«Udala (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    46. lerroa: 46. lerroa:


    ==Modernitatea: 1845tik 1936 arte==
    ==Modernitatea: 1845tik 1936 arte==
    ::<small>''Gehiago jakiteko, sakatu [[Udalbatzak eta alkateak. Errepublika (eu) | ''hemen'']].</small>
    ===Osaketa===
    ===Osaketa===
    1845/01/08 egunean ''Udal Legea''<ref>Ley Municipal del 8 de enero de 19845.</ref> onartu zuten, udalak antolatzeko. Lege honen arabera Soraluzeko udala alkateak, bi teniente-alkatek eta bederatzi errejidorek osatuko zuten.
    1845/01/08 egunean ''Udal Legea''<ref>Ley Municipal del 8 de enero de 19845.</ref> onartu zuten, udalak antolatzeko. Lege honen arabera Soraluzeko udala alkateak, bi teniente-alkatek eta bederatzi errejidorek osatuko zuten.

    19:45, 14 maiatza 2020(e)ko berrikuspena

    Erregimen zaharra: 1766 arte

    Osaketa

    Bost pertsonek osatzen zuten udal gobernua: alkateak, hiru errejidorek eta sindiko-prokuradoeak[1]

    Honetaz gain, erabaki garrantzitsuenak herri-bileretan hartzen ziren: Udal Orokorrak[2]

    Aukeraketa

    Urtean behin egiten zen, San Miguel egunean, irailak 29an.

    Baina parte hartzailea izateko kaparea eta millarista[3] izan behar zen. Gainontzekoek (maizterrak, kanpoan jaiotakoak, kapareak ez zirenak, andrak...) ez zuten inolako eskubiderik, ez botoa emateko ezta hautetsiak izateko.

    Esateko, Agustín de Azcárate herriko eskribauak osatutako 1746ko erroldan 46 millarista agertzen dira (25 kalean eta 21 baserrietan), 153 ez-millarista (103 kalean eta 50 baserrietan) eta 108 kanpotar. Herriko andrak gizonen beste honenbeste balira, guztira 506 lagun izango ziren, baina botoa emateko eskubidea 46 lagunek besterik ez zuten, %9a[4].

    Aukeraketa sistema bitxia izaten zen. Hasieran, udalkideek kapare zerrenda egokitzen zuten. Gero, bakoitzak hiruna hautagai proposatzen zituen, izenak banan banan paper batean idazten. San Migel egunean, irailak 29an, Udal Orokorra deitzen zuten. Alkate hautagaien hiru paperak lurrera bota eta ume batek bat aukeratzen zuen. Eta halaxe gainontzeko karguekin.

    Sistema hau oso itxia zen. Kapare izateko bi bide zeuden, beste kapare baten semea izatea edo auzitara jotzea kaparetasuna egiaztatzeko (oso bide garestia). Gainera, millarista izatea zera esan nahi zuen, higiezinezko ondasunak izatea; hau da, familiak aspaldiko aberatsak ziren. Beraz, "betikoek" kapare zerrenda osatzen eta egokitzen zuten, kapareak ziren hautesleak eta hautagaiak eta, azkenik, udalkideek beraien ordezkoek proposatzen zituzten.

    Azkenik, aipatu behar da Udal Orokorrean, erabaki garrantzitsuenak hartzeko, millaristek bakarrik hartzen zutela parte.

    Eskuduntzak

    Herria kudeatzeko aldetik gaur egunekoekin alde handiena janarien eta edarien horniketa zen. Orduan, hainbat jenerotan, Udalak gehienezko prezioa jartzeko eskumena zuen: ardoak, ogia, garia, haragia, arraina...

    Bazen beste eskuduntza bat XIX erdialdean galdu zena: herriko alkatea zen aldiberean herriko epailea.


    Ilustratuak: 1766-etik 1845 arte

    XVIII mendean sistemak ukatx egin zuen. Teorian, udalen eskuduntza bat "abastos" antolatzea zen, janariak lortzea eta prezio onean saltzea. Baina gose denboretan, aberatsek nahiago zutela garia kanpoan saltzea herrian saltzea baino, udalek ez zieten aurre egiten, agintasi guztiak aberaskumeak ziren eta.

    Halaxe sortu ziren matxinadak[5], ez bakarrik Euskal Herrian, baizik eta beste leku askotan ere (gogoratu Madrilgo Eskilatxe matxinada).

    1766 urtean Carlos III erregeak auto acordado izenekoa atera zuen, udal batzarretan herri ordezkariak sartzeko (1766/05/05). Aurrerantzean, komuneko diputatuak[6] hornigaiekin arduratuko ziren, eta pertsonen sindikoa[7] herri pobrearen bozeramailea izango zen.

    Osaketa

    1766tik aurrera Soraluzeko udalbatza zortzi lagunek osatzen zuten, lau millaristek edo aberatsek aukeratuak (alkatea, hiru errejidore eta sindiko-prokuradoea) eta hiru millaristak ez zirenek aukeratuak (bi komuneko diputatu eta personen sindikoa).

    Aukeraketa

    Hiru kargu berriak gainontzeko bosten moduan aukeratzen ziren. Hau da, irtetzekoak zirenak hiruna hautagai proposatzen zuen, izen bakoitza bere paperean idatzia. Gero, hiru paperak lurrera bota eta ume batek aukeratzen zuen.

    Bilakaera

    Sistema honek aldaketa asko izan zituen.

    Lehena, Napoleonek Espainia inbaditu zuenean. 1810etik hasita, udalak baino munizipalitateak eratu ziren. Bakoitzak alkatea eta errejidoreak zituen, denak berdinak. Hautaketa botazioz egiten zen, sufragio unibersalaz (25 urtetik gorako gizon guztiek botatzeko eskubidea zuten). Dena dela, sistema honek oso gutxi iraun zuen, frantses gudarostea Soraluze laga zuen arte, hain zuzen (1813).

    1820 urtean ere, Hirurteko Liberala etorri zenean, sufragio unibertsala aldarrikatu zuten. Baina, aurrekoan moduan, hiru urtetara absolutistek boterea eskuratu zuten eta atzeko sistemara bueltatu ziren.


    Modernitatea: 1845tik 1936 arte

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Osaketa

    1845/01/08 egunean Udal Legea[8] onartu zuten, udalak antolatzeko. Lege honen arabera Soraluzeko udala alkateak, bi teniente-alkatek eta bederatzi errejidorek osatuko zuten.

    Geroko beste lege baten arabera (1858/07/21), Soraluzek Udalak hamabi lagunek, alkatea barne, osatuko zuten.

    Aukeraketa

    Hasieran sistema zensitarioa zen; hau da, millaristen modukoa. Baina ondasunak kontutan hartu beharrean, errentak ziren muga: botoa emateko eskubidea izateko urteko errentak muga baino altuagoak izan behar ziren.

    Bilakaera

    Sufragio unibertsala 1868 urtean ezarri zuten (Seiurteko Loriatsua) eta 1874an atzera kendu. 1890tik aurrera berriri ezarri zuten.


    Frankismoa: 1936tik 1978 arte

    1936ko irailak 22an karlistak herrian sartu ziren.

    Biharamonean, Julio Pérez Salas komandanteak behin-behineko udalbatza izendatu zuen. Eta astebete geroago, hilak 30, behin betikoa: Miguel Larrañaga Madina (alkate), Esteban Oregui Solabarrieta (zinegotzia), Claudio Onandia Oruzar (zinegotzia), Sabino Madina Azcarate (zinegotzia) eta Basilio Aizpiri Ariznabarreta (zinegotzia). Idazkaria ere izendatu zuen, Arturo Oregui.

    Osaketa

    Gerra eta gerra osteko lehen urteak nahikoa korapilatsuak izan ziren antolamendu aldetik. Baina, urteak pasa ahala, Francoren errejimenak bizi politikoa arautzen hasi zen.

    1945 urtean Herri-Jardueren Oinarrien legea[9] sortu zuten. Honen arabera Soraluzeko Udalbatzak 10 partaide izango zituen: bederatzi zinegotzi eta alkatea.

    Hautaketa

    Hautaketa prozesua garaiko demokrazia organikoaren arabera egiten zen[10]

    Alkatea Gipuzkoako Gobernadore Zibilak zuzenean izendatzen zuen.

    Lehen hiru zinegotziak Soraluzeko familia-buruek aukeratzen zituzten... zerrenda bat baino gehiago aurkezten baziren (eta Soraluzen ez halaxe). Hori bai, hautagaiak Movimientoren aldekoak izan behar ziren. Beste hiru lagun Soraluzeko sindikatu bertikalak aukeratzen zituen. Azkenik, Gipuzkoako gobernadoreak bederatzi lagunen zerrenda prestatzen zuen, herriko pertsonen ospetsuekin, eta sei zinegotziek (familia eta sindikatuarenak) beste hirurak aukeratzen zituzten.

    Prozesu honen bidez hiru urtetan behin zinegotzien erdia berrizten zen. Alkatea, berriz, karguan jarraitzen zen... gobernadoreak besterik esan arte[11].

    Bilakaera

    Soraluze kasuan, aukeratutako alkate eta zinegotziak karlistak edo karlista familiakoak izaten ziren.

    Hala ere, 1960 hamarkadan bestelako zinegotziak agertzen hasi ziren: herri jardueretan zebiltzenak, sindikalista batzuk... baina, hori bai, beti ondo zainduta.


    Demokrazia: 1978tik hona

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Frankismo osteko lehen udal hauteskundeak 1979/04/03an egin ziren.

    Osaketa

    1978-1991 artean, udala hamairu zinegotzik osatzen zuten, horietako bat alkatea.

    1991rako Soraluzek 5.000 biztanle baino gutxiago zuenez, urte hartatik hona hamaika zinegotzik osatzen dute.

    Aukeraketa

    Lau urtetan behin berrizten da Udala, udal hauteskunderen bidez.

    Partiduek edota hautesle-koalizioek zerrenda itxiak aurkezten dute, eta hautesle bakoitzak zerrenda oso bat aukeratzen du.

    Zinegotziak zerrenda bakoitzak lortutako botoen arabera esleitzen dira, d'Hondt legea aplikatuz[12]. Osteal, udalbatza berriaren lehen bileran, zinegotziek alkatea aukeratzen dute.


    Erreferentziak

    1. Ramiro Larrañagak, bere [[Soraluze. Monografía histórica (eu) | Soraluze. Monografía histórica] liburuan beste osaketa ematen du: alkatea, bi alkateorde, sindiko-prokuradorea eta hiru errejidore: lehena ezkerraldekoa, bigarrena eskumaldekoa eta baserrietakoa hirugarrena.
    2. Ayuntamiento General.
    3. Hitzak berak adierazten duen legez, millarista "millarak" zituena zen. Eta “millarak" ondarea neurtzeko modua, herri bakoitzak ezartzen zuena: etxe bat eta ortutxo bat hiribilduan, baso emaritsu bat edo burni-ola edota... azken finean, "millarista" izatea aberatsa izatea esan nahi zuen. Herri agintean bakarrik aberatsak egoteak abantaila zuen, teorian: gauzak inoiz gaizki egiterakoan Udalak haien ondasunen kontra jo zezakela.
    4. Sistema honi batzuk esaten diote euskal demokrazia forala.
    5. Euskal Herriko matxinadak. Wikipedia (euskaraz).
    6. Dipiutados del común.
    7. Síndico personero.
    8. Ley Municipal del 8 de enero de 19845.
    9. Ley de Bases de Régimen Local (1945/07/17).
    10. "Demokrazia" moduko honek hiru zutabe zituen: familia (tradizionala, noski), udalerria eta sindikatua (bertikala, patroi eta langileak biltzen zituena).
    11. Soraluzen bada istorio bitxia. Zergak eta tasak eskuz ordaintzen ziren, eta dirua udaletxean geratzen zen. Dirua desagertzen hasi zenean, ur arduradunak bere saileko diruak egunero egunero etxera eramaten zituen, biharamunean bueltatzeko. Arazoa konpondu zen Gipuzkoako gbernadoreak Guardia Zibilaren burua (sargentua) lekualdatu eta alkatea kargutik kendu zuenean.
    12. D'Hondt metodoa. Wikipedia (euskaraz)