«Udala (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    28. lerroa: 28. lerroa:
    ===Milaristak (1695-1766)===
    ===Milaristak (1695-1766)===
    ::<small>''Gehiago jakiteko, sakatu [[Udala. Foru garaia (1695-1766) (eu) | ''hemen'']].</small>
    ::<small>''Gehiago jakiteko, sakatu [[Udala. Foru garaia (1695-1766) (eu) | ''hemen'']].</small>
    Baina parte hartzailea izateko kaparea eta ''millarista''<ref>Hitzak berak adierazten duen legez, millarista "millarak" zituena zen. Eta “millarak" ondarea neurtzeko modua, herri bakoitzak ezartzen zuena: etxe bat eta ortutxo bat hiribilduan, baso emaritsu bat edo burni-ola edota... azken finean, "millarista" izatea aberatsa izatea esan nahi zuen. Herri agintean bakarrik aberatsak egoteak abantaila zuen, teorian: gauzak inoiz gaizki egiterakoan Udalak haien ondasunen kontra jo zezakela.</ref> izan behar zen. Gainontzekoek (maizterrak, kanpoan jaiotakoak, kapareak ez zirenak, andrak...) ez zuten inolako eskubiderik, ez botoa emateko ezta hautetsiak izateko.
     
    AUrreko sistema oso endogamikoa zenez, 1696ko ordenantzek sistema Baina parte hartzailea izateko kaparea eta ''millarista''<ref>Hitzak berak adierazten duen legez, millarista "millarak" zituena zen. Eta “millarak" ondarea neurtzeko modua, herri bakoitzak ezartzen zuena: etxe bat eta ortutxo bat hiribilduan, baso emaritsu bat edo burni-ola edota... azken finean, "millarista" izatea aberatsa izatea esan nahi zuen. Herri agintean bakarrik aberatsak egoteak abantaila zuen, teorian: gauzak inoiz gaizki egiterakoan Udalak haien ondasunen kontra jo zezakela.</ref> izan behar zen. Gainontzekoek (maizterrak, kanpoan jaiotakoak, kapareak ez zirenak, andrak...) ez zuten inolako eskubiderik, ez botoa emateko ezta hautetsiak izateko.


    Esateko, Agustín de Azcárate herriko eskribauak osatutako 1746ko erroldan 46 ''millarista'' agertzen dira (25 kalean eta 21 baserrietan), 153 ez-''millarista'' (103 kalean eta 50 baserrietan) eta 108 kanpotar. Herriko andrak gizonen beste honenbeste balira, guztira 506 lagun izango ziren, baina botoa emateko eskubidea 46 lagunek besterik ez zuten, %9a<ref>Sistema honi batzuk esaten diote ''euskal demokrazia forala''.</ref>.
    Esateko, Agustín de Azcárate herriko eskribauak osatutako 1746ko erroldan 46 ''millarista'' agertzen dira (25 kalean eta 21 baserrietan), 153 ez-''millarista'' (103 kalean eta 50 baserrietan) eta 108 kanpotar. Herriko andrak gizonen beste honenbeste balira, guztira 506 lagun izango ziren, baina botoa emateko eskubidea 46 lagunek besterik ez zuten, %9a<ref>Sistema honi batzuk esaten diote ''euskal demokrazia forala''.</ref>.

    23:17, 9 ekaina 2020(e)ko berrikuspena

    Udaletxea (Garikoitz Estornés 1991)

    Foru garaia: 1343tik 1845 arte

    Soraluzeko Udala ia 500 urteetan Foruen arabera antolatu da. Hala ere, antolaketa hau ez da gauza finkoa izan, hainbat aldaketa eta bilakaera izan zituen. Lau aro nabarmen daitezke: hasierako urteak (1343-1499), 1499 ordenantzak (1499-1670), milaristen kortijoa (1670-1766) eta auto acordadoarena (1766-1845).

    Hasierako urteak (1343-1499)

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Soraluze zaharrak alkateak izan zituen hiribildua sortu baino lehen: lau urte aurretik (1339) Pedro Ruyz de Aguirre izenekoa agertzen da eta.

    Placencia de Soraluze hiribildua 1343 urtean sortu zen, Alfonso XI erregeak hiri-bildua antolatzeko agindu zuenean. Logroñoko Forua eman zion lege gisa, eta bertan hiru kargu aipatzen dira: epailea (merino), alkateak eta borreroa (sayón). Kargu hauek ez zituzten biztanleek aukeratzen, erregeak baizik baizik; edo, hobeto esateko, bere ordezkoak.

    Bost urte geroago Alfonso XI-k hiribilduei emandako foruak egokitu eta hobetu zituen (Ordenamiento de Alcalá, 1348), besteak beste herritarrei alkatea aukeratzeko askubidea aitortu zielako.

    Herritar guztien batzarrari "Udal Orokorra" esaten zioten, eta "udalkide" bertaratutakoei. Udalkidea izateko gizona izan behar zen, 30 urte baino gehiagokoa eta kaparea.

    Udal Orokorra oso gutxitan biltzen zen, gai edo arazo larrietan erabakitzeko; eta urtean behin ordezkariak aukeratzeko. Ordezkari multzo honi "Udal Itxia" esaten zioten.

    Sistema zaharra (1499-1695)

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    1499ko ordenantzen jasotzen zuten sistema hau. Aspaldikoa zela esaten zuten eta, beraz, 1499 baino lehenagotik.

    Bost pertsonek osatzen zuten udal gobernua: alkateak, hiru errejidorek eta sindiko-prokuradoeak[1]

    Honetaz gain, erabaki garrantzitsuenak herri-bileretan hartzen ziren: Udal Orokorrak[2]

    Izendapenak egiteko Udal Orokorra urtean behin izaten zen, San Miguel egunean, irailak 29an.

    Milaristak (1695-1766)

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    AUrreko sistema oso endogamikoa zenez, 1696ko ordenantzek sistema Baina parte hartzailea izateko kaparea eta millarista[3] izan behar zen. Gainontzekoek (maizterrak, kanpoan jaiotakoak, kapareak ez zirenak, andrak...) ez zuten inolako eskubiderik, ez botoa emateko ezta hautetsiak izateko.

    Esateko, Agustín de Azcárate herriko eskribauak osatutako 1746ko erroldan 46 millarista agertzen dira (25 kalean eta 21 baserrietan), 153 ez-millarista (103 kalean eta 50 baserrietan) eta 108 kanpotar. Herriko andrak gizonen beste honenbeste balira, guztira 506 lagun izango ziren, baina botoa emateko eskubidea 46 lagunek besterik ez zuten, %9a[4].

    Aukeraketa sistema bitxia izaten zen. Hasieran, udalkideek kapare zerrenda egokitzen zuten. Gero, bakoitzak hiruna hautagai proposatzen zituen, izenak banan banan paper batean idazten. San Migel egunean, irailak 29an, Udal Orokorra deitzen zuten. Alkate hautagaien hiru paperak lurrera bota eta ume batek bat aukeratzen zuen. Eta halaxe gainontzeko karguekin.

    Sistema hau oso itxia zen. Kapare izateko bi bide zeuden, beste kapare baten semea izatea edo auzitara jotzea kaparetasuna egiaztatzeko (oso bide garestia). Gainera, millarista izatea zera esan nahi zuen, higiezinezko ondasunak izatea; hau da, familiak aspaldiko aberatsak ziren. Beraz, "betikoek" kapare zerrenda osatzen eta egokitzen zuten, kapareak ziren hautesleak eta hautagaiak eta, azkenik, udalkideek beraien ordezkoek proposatzen zituzten.

    Azkenik, aipatu behar da Udal Orokorrean, erabaki garrantzitsuenak hartzeko, millaristek bakarrik hartzen zutela parte.

    Herria kudeatzeko aldetik gaur egunekoekin alde handiena janarien eta edarien horniketa zen. Orduan, hainbat jenerotan, Udalak gehienezko prezioa jartzeko eskumena zuen: ardoak, ogia, garia, haragia, arraina...

    Bazen beste eskuduntza bat XIX erdialdean galdu zena: herriko alkatea zen aldiberean herriko epailea.

    Herritar arruntak ere (1766-1845)

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    XVIII mendean sistemak ukatx egin zuen. Teorian, udalen eskuduntza bat "abastos" antolatzea zen, janariak lortzea eta prezio onean saltzea. Baina gose denboretan, aberatsek nahiago zutela garia kanpoan saltzea herrian saltzea baino, udalek ez zieten aurre egiten, agintasi guztiak aberaskumeak ziren eta.

    Halaxe sortu ziren matxinadak[5], ez bakarrik Euskal Herrian, baizik eta beste leku askotan ere (gogoratu Madrilgo Eskilatxe matxinada).

    1766 urtean Carlos III erregeak auto acordado izenekoa atera zuen, udal batzarretan herri ordezkariak sartzeko (1766/05/05). Aurrerantzean, komuneko diputatuak[6] hornigaiekin arduratuko ziren, eta pertsonen sindikoa[7] herri pobrearen bozeramailea izango zen.

    Osaketa 1766tik aurrera Soraluzeko udalbatza zortzi lagunek osatzen zuten, lau millaristek edo aberatsek aukeratuak (alkatea, hiru errejidore eta sindiko-prokuradoea) eta hiru millaristak ez zirenek aukeratuak (bi komuneko diputatu eta personen sindikoa).

    Aukeraketa Hiru kargu berriak gainontzeko bosten moduan aukeratzen ziren. Hau da, irtetzekoak zirenak hiruna hautagai proposatzen zuen, izen bakoitza bere paperean idatzia. Gero, hiru paperak lurrera bota eta ume batek aukeratzen zuen.


    Sistema honek bi eten izan zituen. Lehen etena Jose I-rekin izan zen; Frantziaren moduan, Espainia modu uniformean antolatu nahi izan zuten. Honela, 1810etik hasita, udalak baino munizipalitateak eratu ziren. Bakoitzak alkatea eta errejidoreak zituen, denak berdinak. Hautaketa sufragio unibertsalaz egiten zen (25 urtetik gorako gizon guztiek botatzeko eskubidea zuten). Dena dela, sistema honek hiru urte besterik ez zuen iraun, frantses gudarosteak Soraluzetik hanka egin arte, hain zuzen (1813).

    Bigarren etena 1820 urtean izan zen, Hirurteko Liberala etorri zenean. Orduan ere sufragio unibertsala ezarri zuten. Baina, aurrekoan moduan, hiru urtetara absolutistek boterea eskuratu zuten eta atzeko sistemara bueltatu ziren.


    Konstituzionalismoa: 1845tik 1936 arte

    Borboiak (1845-1931)

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    1840tik aurrera Foruak deuseztu zutenez, 1845ko Udal Legea onartu zutenean, Soraluzen ere (eta gainontzeko Euskal Herrian) ezarri zuten.

    Sistema foralarekin baziren alde garrantzitsuak: alkateek epaile ahalmenak galtzen zuten (auzitegi barrutiak sortu ziren horretarako, Bergarakoa kasu), zinegotzi guztiak berdinak ziren, udal orokorrak desagertzen ziren, hautesleak zergadun aberatsenak izango ziren (hau da, errentaren arabera) eta alkatea gobernuaren ordezkaria izango zen.

    Hurrengo urteetan udal lege berriak izan ziren, moderatu edo aurrerakoiek ezarrita. Moderatuekin hautesle kopurua murrizten zen eta alkatea gobernuak izendatzen zuen; aurrerakoiekin, berriz, hautesle kopurua zabaltzen zen (baina ez asko) eta zinekotziek aukeratzen zuten alkatea.

    Hasiera batean Soraluzek Udalak hamabi lagunek, alkatea barne, osatuko zuten. Baina XX mende hasieran bi barrutietan antolatu zuten herria, bakoitzak bost zinegotzi aukeratzen zituela.

    Sistema honek udala oligarkiaren menpe jartzen zuen. Sistema foralarekin hautesleak (kapare milaristak) helduen %5 eta %10rren artean bazegoen, sistema berriarekin hautesleak %1a (udal lege moderatuak) edo %3a (udal lege aurrerakoiak) izaten ziren.

    Sufragio unibertsala 1868 urtean ezarri zuten (Seiurteko Loriatsua) eta 1874an atzera kendu. 1890tik aurrera berriro ezarri zuten, baina beti gizon familiaburuentzat.

    Errepublika (1931-1936)

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    1931ko apirilak 12ko udal hauteskundeek Errepublikari bidea zabaldu zioten. Soraluzen ezkerrekoek inpugnatu zutenez, epaileak batzorde kudeatzailea izendatu eta hauteskundeak errepikatu ziren. Hauteskunde haiek jeltzaleek irabazi zituzten (10 zinegotzietatik 7 lortu zituzten).

    1933 urtean Soraluzen ez zen udal hauteskunderik egin (errepublika garaian errepikatu zirenez, ez ziren susmagarriak). Baina 1934ko amaieran orduko gobernuak bertan behera laga zituen udal guztiak, udal batzordea izendatuz.

    1936eko otsailean alkatea eta zinegotziek berriro bueltatu ziren, baina ezin izan zuten agintaldia bukatu, irailak 22an karlistak herrian sartu zirelako.

    Frankismoa: 1936tik 1978 arte

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    1936ko irailak 22an karlistak herrian sartu ziren, eta militarrek udal berria izendatu zuten. Aurreko sistema deseuztuta geratu zen.

    1945 urtean Herri-Jardueren Oinarrien legea[8] sortu zuten. Honen arabera Soraluzeko Udalbatzak 10 partaide izango zituen: bederatzi zinegotzi eta alkatea.

    Alkatea Gipuzkoako Gobernadore Zibilak zuzenean izendatzen zuen. Eta zinegotziek orduko demokrazia organikoaren arabera: hiru familiburuek eta beste hiru sindikatu bakarrak, eta seirak bilduta azken hiruak, herriko "ospetsuen" artean.

    Gaur egun: 1978tik hona

    Frankismo osteko lehen udal hauteskundeak 1979/04/03an egin ziren, Espainiako Udal Lege Organikoaren arabera (1978/08/10).

    Partiduek edota hautesle-koalizioek zerrenda itxiak aurkezten dute, eta hautesle bakoitzak zerrenda oso bat aukeratzen du. Zinegotziak zerrenda bakoitzak lortutako botoen arabera esleitzen dira, d'Hondt legea aplikatuz[9]. Osteal, udalbatza berriaren lehen bileran, zinegotziek alkatea aukeratzen dute.

    1978-1991 artean, udala hamairu zinegotzik osatzen zuten, horietako bat alkatea. 1991rako Soraluzek 5.000 biztanle baino gutxiago zuenez, urte hartatik hona hamaika zinegotzik osatzen dute.

    Alkate eta zinegotzien izenak ikusteko, sakatu hemen.

    Erreferentziak

    1. Ramiro Larrañagak, bere Soraluze. Monografía histórica liburuan beste osaketa ematen du: alkatea, bi alkateorde, sindiko-prokuradorea eta hiru errejidore: lehena ezkerraldekoa, bigarrena eskumaldekoa eta baserrietakoa hirugarrena.
    2. Ayuntamiento General.
    3. Hitzak berak adierazten duen legez, millarista "millarak" zituena zen. Eta “millarak" ondarea neurtzeko modua, herri bakoitzak ezartzen zuena: etxe bat eta ortutxo bat hiribilduan, baso emaritsu bat edo burni-ola edota... azken finean, "millarista" izatea aberatsa izatea esan nahi zuen. Herri agintean bakarrik aberatsak egoteak abantaila zuen, teorian: gauzak inoiz gaizki egiterakoan Udalak haien ondasunen kontra jo zezakela.
    4. Sistema honi batzuk esaten diote euskal demokrazia forala.
    5. Euskal Herriko matxinadak. Wikipedia (euskaraz).
    6. Dipiutados del común.
    7. Síndico personero.
    8. Ley de Bases de Régimen Local (1945/07/17).
    9. D'Hondt metodoa. Wikipedia (euskaraz)