Udaletxeko aldapa (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Osatu barik}} ==Kokapena== Plaza Barria eta Udaletxearen arteko aldapa. 20 metro luze eta 5 metro zabalekoa da. Labaderogain|Lab...)(r)en berrikusketa, ordua: 00:38, 9 urtarrila 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Kokapena

    Plaza Barria eta Udaletxearen arteko aldapa. 20 metro luze eta 5 metro zabalekoa da.

    Labaderogainen hasten da, eta beste muturrean Etxaburueta, Elizburu eta Frontoiko aldapa hasten dira.

    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Herriko kale zaharrenetakoa da, Placencia de Soraluce modu ofizialean sortu baino lehenagokoa. Izatez, 1343. urtean Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuen, eta herriari harresiak emateko. Gaur egun Udaletxeo aldapa dena harresi barruan geratu zen.

    Hasiera batean Azkoitirako bidearen zatia zen: Zubi Nagusian hasi, eta Labaderogainetik gora, Eliza ondotik (Elizburu kalea) pasatzen zen bidea, eta San Andresetik Irukurutzeta aldera.

    Aldapa hau kale arrunta zen, baina XVIII mendean Udaletxea eraiki zuten albo batean, eta XIX mendean hiru etxe bota zituzten beste aldean Plaza Barria eraikitzeko.

    XX mende bukaeran aldapa egokitu eta zabaldu dute hainbat aldiz: goiko ertza jan, Plaza Barriari lurra kendu aldapa zabaltzeko...


    Erreferentziak