Ur Gain frontoia (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: thumb | center | 600px | ''Ur gain'' frontoiaren kantxa | ==Kokapena== ''Ur gain'' fr...)(r)en berrikusketa, ordua: 17:59, 19 uztaila 2020
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Ur gain frontoiaren kantxa
                                | 
    

    Kokapena

    Ur gain frontoia herriko batzokian dago.

    Izenak esaten duenez, Deba ibaiaren gainean dago, Plaza Zaharraren mailaren azpian.


    Historia

    1932 urtean Batzokia eraiki zuten, Plaza Zaharraren albo batean, Deba ibaiaren aldera. Aukeratutako tokiak bazuen arazo bat, plaza eta ibaiaren arteko altura handia.

    Horregatik, Batzokiaren diseinuan hiru tarte nabarmen daitezke alturan. Azpian, porlanezko zutabeak ibaia eta ibaiertzaren gainean. Honen gainean, kubo handia Plaza Zaharreko mailaraino. Azkenik, Batzokia bera, etxe baten proporzioaz eginda (Plaza Zaharretik begiratuta). Plaza Zaharren azpiko kubo horretan frontoia egin zuten, ibaiaren aldean. Izena kokapenak ematen dio: Ur gain.

    Hortik aurrera frontoiak Batzokiaren historia bera izan du: Círculo Carlista 1936etik aurrera, 1970 hamarkadan ikastola eta 1980 hamarkadan EAJren eskuetara itzuli zen, Batzokia izateko atzera.


    Ezaugarriak

    Ez da oso frontoi handia, baina nahikoa polita eta, ibaiaren aldean dagoenez, argitasun oparoa du.

    Trinketea ez bada ere, baditu bere ezaugarri pare bat. Alde batetik, ezkerreko paretaz gain eskumako "pareta" dauka, ibai aldeko leihoak egiten dutena; gainera, atzeko aldean egurrezko solairua dauka altuan, ikusleentzako.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Erreferentziak