«XVIII. mendeko historia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    45. lerroa: 45. lerroa:
    |-
    |-
    | align="center" | 1766  
    | align="center" | 1766  
    | align="center" | [[Fitxategi: | 100px]] <br> [[1766.ko matxinada (eu) | Matxinada]]     
    | align="center" | [[Fitxategi: Mosketeak._Baionetak.jpg | 100px]] <br> [[1766.ko matxinada (eu) | Matxinada]]     
    | <small></small>
    | <small>'''''Ingurunea'''''. 1756. urtean Zazpi Urteko Gerra (1756-1763) sortu zen Europa. Alde batean Britainia Handia, Prusia eta Brunswick-Lüneburg elkartu ziren; bestean Austria, Frantzia, Errusia, Suedia eta Saxonia bera. 1761.ko urtarrilean Espainiako Carlos III.ak Britainia Handiari gerra deklaratu zion. Bakea 1763.ean sinatu bazuten ere, ordurako miloitik gora lagun hil ziren Europan bakarrik. </small>
     
    Carlos III.ak Gipuzkoa eta Bizkaia mobilizatu zituen Cantabriako Errejimentua antolatzeko. Gipuzkoak ekarritakomgizon kopirua eskertzeko, erregeak gipuzkoar ospetsua izendatu nahi izan zuen bertako ofiziala. Hautagai bat Soraluzekoa izan zen, 15 urtetako Joseph Juaquín de Mendiola gaztea. <br> Bestalde, eta milizia foralak armatzeko, Soraluzeko Erret Lantegien zuzendariak 550 fusil agindu zituen, Gipuzkoako portuen defentsarako.
    |-
    |-
    | align="center" | 1775
    | align="center" | 1775

    00:06, 31 urria 2021(e)ko berrikuspena

    Mendearen nundik norakoak

    Gertakariak eta Soraluzen jazotakoaren zehazpenak

    Erreferentziak

    Urteak Gertakaria Soraluzen jazotakoa
    1695 Ciarán familia. Agiri zaharrak.jpg
    Korrejimentua Soraluzen

    Urte horretan Soraluzeko ordenantza berriak onartu ziren. Ordenantzek bi aldaketa handi ekarri zituzten: errejimendu bera, eta hautagaiak izendatzeko modua.
    Errejimendua sortzeak udal irekiaren ahalmen asko agintarien eskuetara pasa zituen. Beste aldetik, hautatuak izateko eskubidea aberats guztiei, milaristeei, zabaldu zitzaien eskuratu zuten (aurretik oso sistema itxia zen).

    1701-1714 Felipe V. Erretratua.jpg
    Espainiako Ondoretza Gerra
    Ingurunea. Espainiako Carlos II. hil era gero, Anjouko Feliperi egokitu zitzaion Espainiako koroa, baina Austriak eta Ingalaterrak Espainia eta Frantziaren kontra gerra egin zuten.

    Soraluzera ez zen gerra heldu, baina eragin zuzena izan zuen armagintzan. 1705.ean Miguel Francisco Salvador zuzendari berria heldu zen eta ekoizpena bideratu zuen. Eta 1710.etik aurrera Espainiako krisi ekonomikoak armetarako diru iturriak agortu zituenean, eskaerak asko apaldu ziren.

    1718 Bilbao. Ikuspegi orokorra (1718).jpg
    Matxinada
    Ingurunea. 1717.ean Felipe V.ak itsasertzera eraman zituen aduanak eta, besteak beste, gariaren prezioa igoz. 1718.eko abuztuan zerga-biltzaile hil zuten Bilbon, eta lehen matxinada lehertu zen. Kapareak hil, jauregiak erre... denetik izan zen. Aurki matxinada Bizkaira eta Deba arrora zabaldu zen.

    Azaroak 6an, goiz goizetik, hirurehun bat gizon armatu abiatu ziren Bergara eta Elgetatik Soraluzeruntz, jende eta arma gehiagoren bila. Behin Soraluzen, alkateari “eskatu” zioten "Probintzia eta foruen alde" laguntzeko. Azkenean herriak hirurogei laguneko saldoa antolatu zuen eta, etorritakoekin batera, Eibar eta Elgoibarrera pasa ziren. Suzko Armen Erret Fabriketako gremioek bertan behera utzi zuten erregearentzako beren lanak eta matxinada bukatu artean ez ziren lanera itzuli.

    1719-1720 Felipe V eta Isabel Farnesio. Erretratuak.jpg
    Frantsesak Soraluzen
    Ingurunea. 1717-1720 epean Espainiako Felipe V.ak Lauko Aliantzaren (Frantzia, Bretainia Handia, Austria era Herbehereak) aurka egin zuen, Italiako eskualde batzuk bere semeentzat hartzeko... eta gerra galdu zuen.

    1719.eko udan Frantziako Berwickeko dukeak Gipuzkoaz jabetu zen, eta Soraluze okupatuta izan zen 1719.eko abuztutik 1720.ko otsaila arte. Gainera, 1719.eko abuztuan Gipuzkoako Aldundiak probintzia (Soraluze barne) Frantzian sartzeko eskatu zuen.

    1733 Fusil zaharra 03 (giltza).jpg
    Matxinada
    Ingurunea. XVIII. mende hasieran armagintzaren arazoak okertu egin ziren: armadak ez zuen nahikoa lan ematen, intxuarrondoen faltan ezin ziren garaiz bukatu eta, kobratzeko ordutan, komeriak izaten ziren.

    1733 urtean Soraluzeko bi armaginek Gipuzkoako korrejidoreari idatzi zioten oso estilo "arinegia" erabiliz. Gipuzkoako Diputatu Orokorra jabetuta, erregeari idatzi zion, kexu. Joseph Patiño lehen ministroak korrejidoreari erantzun zion egindako iraina kentzeko, kopia bat Erret Fabrikako ofizial aztertzaileei bidaliz.
    Soraluzeko armagileen arteko giroa gero eta okerrago, azkenean ofizialen matxinada izan zen. Komandante Orokorrak Komisionatua bidali zuen herrira eragileak preso hartzeko. Soraluzeko ofizialek txostena aurkeztu zuten, eta abokatu baten ebazpena ere.
    Urte hartan bertan Erret Agindua heldu zen, Soraluzeko Erret Fabriketara intxaurrondo egurra ekartzeko, eta hurrengo urtean beste Erret Agindu bat etorri zen, intxaurrondoen bahitura altzatzeko. Beste aldetik, 1734 urtean asentista (kontratista) sistema goitik behera aldatu zen.

    1734 Caracasko Gipuzkoar Konpainia. Sorrera agiria.jpg
    Caracasko Konpainia

    Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia zena Espainiako armada eta Soraluzeko Erret Lantegien arteko asentista (bitartekari) bakarra izendatu zuten, eta halaxe izan zen 1784. arte. Honi esker, eskaerak (eta diru sarrerak) askoz egonkorragoak izan ziren. Baina... Konpainiak ekoizpenari buruzko kontrolak nabarmen zorroztu zituen alde batetik, eta bestetik preziotan.

    1761 [[Fitxategi: | 100px]]
    Armak gerrarako
    1766 Mosketeak. Baionetak.jpg
    Matxinada
    Ingurunea. 1756. urtean Zazpi Urteko Gerra (1756-1763) sortu zen Europa. Alde batean Britainia Handia, Prusia eta Brunswick-Lüneburg elkartu ziren; bestean Austria, Frantzia, Errusia, Suedia eta Saxonia bera. 1761.ko urtarrilean Espainiako Carlos III.ak Britainia Handiari gerra deklaratu zion. Bakea 1763.ean sinatu bazuten ere, ordurako miloitik gora lagun hil ziren Europan bakarrik.

    Carlos III.ak Gipuzkoa eta Bizkaia mobilizatu zituen Cantabriako Errejimentua antolatzeko. Gipuzkoak ekarritakomgizon kopirua eskertzeko, erregeak gipuzkoar ospetsua izendatu nahi izan zuen bertako ofiziala. Hautagai bat Soraluzekoa izan zen, 15 urtetako Joseph Juaquín de Mendiola gaztea.
    Bestalde, eta milizia foralak armatzeko, Soraluzeko Erret Lantegien zuzendariak 550 fusil agindu zituen, Gipuzkoako portuen defentsarako.

    1775 Diego Maria Gardoki Arrikibar. Erretratua.jpg
    Armen kontrabandoa Ameriketara
    1779 Santa Maria la Real parrokia. Ikuspegi orokorra (Florencio Josepf Lamot 1756).jpg
    Lehen intsumisoak
    1784 Pistola. Zalditeriarentzat 5. Fran Artaechevarria (Bilboko Euskal Museoa).jpg
    Filipinetako Konpainia
    1794 Konbentzioaren Gerra. Ikurra.jpg
    Errepiblikarrak Soraluzen