«XVIII. mendeko historia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

Sorapediatik
No edit summary
No edit summary
51. lerroa: 51. lerroa:
| align="center" | 1775
| align="center" | 1775
| align="center" | [[Fitxategi: Diego_Maria_Gardoki_Arrikibar._Erretratua.jpg | 100px]]
[[Estatu Batuetako independentzia gerra (eu) | Armen kontrabandoa Ameriketara]]
| align="center" | [[Fitxategi: Diego_Maria_Gardoki_Arrikibar._Erretratua.jpg | 100px]]
[[Estatu Batuetako independentzia gerra (eu) | Armen kontrabandoa Ameriketara]]

| '''''Ingurunea'''''. 1774.ean Estatu Batuetako independentzia gerra hasi zen. Matxinoek, besteak beste, armak behar zituzten, eta hornitzaile bat Diego Maria Gardoqui Arriquibar bilbotarra izan zen, aurretik matxino batzurekin harreman komertzialak zituelako.

1774.eko bukaeran Jeremiah Leek Diego Gardoquiri armak eta polbora lehen bailehen bidaltzeko eskatu zion. Honek Soraluzera jo zuen eta 1775.eko otsailean 300 moskete bere baionetekin eta 600 pistola pare agindu zizkion. Espainia neutrala zenez, arma guzti hauek kontrabandoan bidali zituzten.
Hurrengo urteetan kontrabando sare eraginkorra antolatu zuten, eta 1783.ean gerra bukatu zenerako Diego Gardoquik guztira "brontzezko 215 kainoi, 30.000 moskete, 30.000 baioneta, mosketeentzako 51.304 bala, 300.000 libera polbora, 12.868 granada, 30.000 uniforme eta 4.000 kanpadenda" lortu, bildu, Amerikaraino itsasontziz eraman eta gudaroste matxinoari eman zizkion, dena izkutuan. Dirua Espainiak aurreratu zuen, mailegu gisa. 946.906 erreal. Orduko agirien arabera, armez gain Soraluzen zapatak eta uniformeak ere egin ziren.

| align="center" | 1779
| align="center" | 1779
| align="center" | [[Fitxategi: Santa_Maria_la_Real_parrokia._Ikuspegi_orokorra_(Florencio_Josepf_Lamot_1756).jpg | 100px]]
[[Estatu Batuetako independentzia gerra (eu) | Lehen intsumisoak]]
| align="center" | [[Fitxategi: Santa_Maria_la_Real_parrokia._Ikuspegi_orokorra_(Florencio_Josepf_Lamot_1756).jpg | 100px]]
[[Estatu Batuetako independentzia gerra (eu) | Lehen intsumisoak]]

| '''''Ingurunea'''''. 1774.tik aurrera Estatu Batuak gerran zeuden Britainia Handiarekin, independentzia lortzeko. Espainia neutrala zen, baina izkituan matxinoak laguntzen zituen.

1779.eko ekainean Espainiako Karlos III. erregeak gerra deklaratu zion Britainia Handiari. Britaniarrek Gipuzkoako portuak erasoko zituztela, Aldundiak haien defentsa antolatzen hasi zen, beharrezko mutil eta gizonak deituz.
Soraluzen, 1779ko urriak 5an Josef Ygnacio de Yraola alkatea hasi zen bertako soldaduak biltzen, zozketa egiteko eta herriko konpainia osatzeko. Baina zalaparta eta desordena sortu ziren; eta behin zozketa eginda, alkatea aretotik irten ostean, istiluak gero eta handiagoak egin ziren, eta eskribauari aukeratuen zerrenda kendu nahi izan zioten. Alkatea itzuli zenean jakinaren gainean jarri zuten, baina ez zuen liskartiak zigortu nahi izan.
Urriak 7an, Erret Lantegien diputatuek idatziz eskatu zuten armagileak bete lantokietan lagatzeko, aurretik egin izan zen moduan. Eta korrejidoreak berretsi zuen aurretik esandakoa, hau da, armagileak ez zirela soldadu joango.
Soraluzetik irtendako soldaduak Debarroko gainontzekoekin bildu ziren Mutriku eta Debako portuak defendatzeko.

| align="center" | 1784
| align="center" | 1784

00:54, 31 urria 2021(e)ko berrikuspena

Mendearen nundik norakoak

Gertakariak eta Soraluzen jazotakoaren zehazpenak

Urteak Gertakaria Soraluzen jazotakoa
1695 Ciarán familia. Agiri zaharrak.jpg
Korrejimentua Soraluzen

Urte horretan Soraluzeko ordenantza berriak onartu ziren. Ordenantzek bi aldaketa handi ekarri zituzten: errejimendu bera, eta hautagaiak izendatzeko modua.
Errejimendua sortzeak udal irekiaren ahalmen asko agintarien eskuetara pasa zituen. Beste aldetik, hautatuak izateko eskubidea aberats guztiei, milaristeei, zabaldu zitzaien eskuratu zuten (aurretik oso sistema itxia zen).

1701-1714 Felipe V. Erretratua.jpg
Espainiako Ondoretza Gerra
Ingurunea. Espainiako Carlos II. hil era gero, Anjouko Feliperi egokitu zitzaion Espainiako koroa, baina Austriak eta Ingalaterrak Espainia eta Frantziaren kontra gerra egin zuten.

Soraluzera ez zen gerra heldu, baina eragin zuzena izan zuen armagintzan. 1705.ean Miguel Francisco Salvador zuzendari berria heldu zen eta ekoizpena bideratu zuen. Eta 1710.etik aurrera Espainiako krisi ekonomikoak armetarako diru iturriak agortu zituenean, eskaerak asko apaldu ziren.

1718 Bilbao. Ikuspegi orokorra (1718).jpg
Matxinada
Ingurunea. 1717.ean Felipe V.ak itsasertzera eraman zituen aduanak eta, besteak beste, gariaren prezioa igoz. 1718.eko abuztuan zerga-biltzaile hil zuten Bilbon, eta lehen matxinada lehertu zen. Kapareak hil, jauregiak erre... denetik izan zen. Aurki matxinada Bizkaira eta Deba arrora zabaldu zen.

Azaroak 6an, goiz goizetik, hirurehun bat gizon armatu abiatu ziren Bergara eta Elgetatik Soraluzeruntz, jende eta arma gehiagoren bila. Behin Soraluzen, alkateari “eskatu” zioten "Probintzia eta foruen alde" laguntzeko. Azkenean herriak hirurogei laguneko saldoa antolatu zuen eta, etorritakoekin batera, Eibar eta Elgoibarrera pasa ziren. Suzko Armen Erret Fabriketako gremioek bertan behera utzi zuten erregearentzako beren lanak eta matxinada bukatu artean ez ziren lanera itzuli.

1719-1720 Felipe V eta Isabel Farnesio. Erretratuak.jpg
Frantsesak Soraluzen
Ingurunea. 1717-1720 epean Espainiako Felipe V.ak Lauko Aliantzaren (Frantzia, Bretainia Handia, Austria era Herbehereak) aurka egin zuen, Italiako eskualde batzuk bere semeentzat hartzeko... eta gerra galdu zuen.

1719.eko udan Frantziako Berwickeko dukeak Gipuzkoaz jabetu zen, eta Soraluze okupatuta izan zen 1719.eko abuztutik 1720.ko otsaila arte. Gainera, 1719.eko abuztuan Gipuzkoako Aldundiak probintzia (Soraluze barne) Frantzian sartzeko eskatu zuen.

1733 Fusil zaharra 03 (giltza).jpg
Matxinada
Ingurunea. XVIII. mende hasieran armagintzaren arazoak okertu egin ziren: armadak ez zuen nahikoa lan ematen, intxuarrondoen faltan ezin ziren garaiz bukatu eta, kobratzeko ordutan, komeriak izaten ziren.

1733 urtean Soraluzeko bi armaginek Gipuzkoako korrejidoreari idatzi zioten oso estilo "arinegia" erabiliz. Gipuzkoako Diputatu Orokorra jabetuta, erregeari idatzi zion, kexu. Joseph Patiño lehen ministroak korrejidoreari erantzun zion egindako iraina kentzeko, kopia bat Erret Fabrikako ofizial aztertzaileei bidaliz.
Soraluzeko armagileen arteko giroa gero eta okerrago, azkenean ofizialen matxinada izan zen. Komandante Orokorrak Komisionatua bidali zuen herrira eragileak preso hartzeko. Soraluzeko ofizialek txostena aurkeztu zuten, eta abokatu baten ebazpena ere.
Urte hartan bertan Erret Agindua heldu zen, Soraluzeko Erret Fabriketara intxaurrondo egurra ekartzeko, eta hurrengo urtean beste Erret Agindu bat etorri zen, intxaurrondoen bahitura altzatzeko. Beste aldetik, 1734 urtean asentista (kontratista) sistema goitik behera aldatu zen.

1734 Caracasko Gipuzkoar Konpainia. Sorrera agiria.jpg
Caracasko Konpainia

Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia zena Espainiako armada eta Soraluzeko Erret Lantegien arteko asentista (bitartekari) bakarra izendatu zuten, eta halaxe izan zen 1784. arte. Honi esker, eskaerak (eta diru sarrerak) askoz egonkorragoak izan ziren. Baina... Konpainiak ekoizpenari buruzko kontrolak nabarmen zorroztu zituen alde batetik, eta bestetik preziotan.

1761 Mosketeak. Baionetak.jpg
Armak gerrarako
Ingurunea. 1756. urtean Zazpi Urteko Gerra (1756-1763) sortu zen Europa. Alde batean Britainia Handia, Prusia eta Brunswick-Lüneburg elkartu ziren; bestean Austria, Frantzia, Errusia, Suedia eta Saxonia bera. 1761.ko urtarrilean Espainiako Carlos III.ak Britainia Handiari gerra deklaratu zion. Bakea 1763.ean sinatu bazuten ere, ordurako miloitik gora lagun hil ziren Europan bakarrik.

Carlos III.ak Gipuzkoa eta Bizkaia mobilizatu zituen Cantabriako Errejimentua antolatzeko. Gipuzkoak ekarritakomgizon kopirua eskertzeko, erregeak gipuzkoar ospetsua izendatu nahi izan zuen bertako ofiziala. Hautagai bat Soraluzekoa izan zen, 15 urtetako Joseph Juaquín de Mendiola gaztea.
Bestalde, eta milizia foralak armatzeko, Soraluzeko Erret Lantegien zuzendariak 550 fusil agindu zituen, Gipuzkoako portuen defentsarako.

1766 Azkoitia. 1766.eko matxinadaren jatorria.jpg
Matxinada
Ingurunea. Udalak, gariaren horniketa bermatu behar zutenak, aberatsen esku zeuden. Baina gose urteetan aberatsek nahiago zuten beren garia garesti esportatu eta ez herrian merke saldu. 1666.ean Gipuzkoan gosea zabaldu zen.
Azkoitian apirilaren 13an hasi zen matxinada, arratsaldeko ordu bi t'erditan, eta Azpeitiara pasa ziren geroago. Hurrengo egunetan Elgoibar, Mutriku, Ondarroa, Berriatua, Eibar... korritu zituzten. Apirilak 21ean, goizeko 11etan, Elgoibarretik Bergararuntz irten ziren milaka matxino, Soraluzetik pasatuz.

Soraluzen gertatuaren bertsio kontrajarriak daude: soraluzetarrek fusilen hotsekin hartu zituztela matxinoak, 150 soraluzetar bildu zitzaiela Bergararen aurka joateko, soraluzetarrek bergarakoei abisua pasa zietela, matxinoek Soraluzeko Erret Lantegiak hartu zituztela.
Dena dela, egiaztatuta dago matxinoek ez zituztela Soraluzeko lantegiak hartu, ez eta arma biltegiak hustu... baina Bergarara heldu eta bertako Udala behartu zutela "Bergarako kapitulazioak" sinatzeko.

1775 Diego Maria Gardoki Arrikibar. Erretratua.jpg
Armen kontrabandoa Ameriketara
Ingurunea. 1774.ean Estatu Batuetako independentzia gerra hasi zen. Matxinoek, besteak beste, armak behar zituzten, eta hornitzaile bat Diego Maria Gardoqui Arriquibar bilbotarra izan zen, aurretik matxino batzurekin harreman komertzialak zituelako.

1774.eko bukaeran Jeremiah Leek Diego Gardoquiri armak eta polbora lehen bailehen bidaltzeko eskatu zion. Honek Soraluzera jo zuen eta 1775.eko otsailean 300 moskete bere baionetekin eta 600 pistola pare agindu zizkion. Espainia neutrala zenez, arma guzti hauek kontrabandoan bidali zituzten.
Hurrengo urteetan kontrabando sare eraginkorra antolatu zuten, eta 1783.ean gerra bukatu zenerako Diego Gardoquik guztira "brontzezko 215 kainoi, 30.000 moskete, 30.000 baioneta, mosketeentzako 51.304 bala, 300.000 libera polbora, 12.868 granada, 30.000 uniforme eta 4.000 kanpadenda" lortu, bildu, Amerikaraino itsasontziz eraman eta gudaroste matxinoari eman zizkion, dena izkutuan. Dirua Espainiak aurreratu zuen, mailegu gisa. 946.906 erreal. Orduko agirien arabera, armez gain Soraluzen zapatak eta uniformeak ere egin ziren.

1779 Santa Maria la Real parrokia. Ikuspegi orokorra (Florencio Josepf Lamot 1756).jpg
Lehen intsumisoak
Ingurunea. 1774.tik aurrera Estatu Batuak gerran zeuden Britainia Handiarekin, independentzia lortzeko. Espainia neutrala zen, baina izkituan matxinoak laguntzen zituen.

1779.eko ekainean Espainiako Karlos III. erregeak gerra deklaratu zion Britainia Handiari. Britaniarrek Gipuzkoako portuak erasoko zituztela, Aldundiak haien defentsa antolatzen hasi zen, beharrezko mutil eta gizonak deituz.
Soraluzen, 1779ko urriak 5an Josef Ygnacio de Yraola alkatea hasi zen bertako soldaduak biltzen, zozketa egiteko eta herriko konpainia osatzeko. Baina zalaparta eta desordena sortu ziren; eta behin zozketa eginda, alkatea aretotik irten ostean, istiluak gero eta handiagoak egin ziren, eta eskribauari aukeratuen zerrenda kendu nahi izan zioten. Alkatea itzuli zenean jakinaren gainean jarri zuten, baina ez zuen liskartiak zigortu nahi izan.
Urriak 7an, Erret Lantegien diputatuek idatziz eskatu zuten armagileak bete lantokietan lagatzeko, aurretik egin izan zen moduan. Eta korrejidoreak berretsi zuen aurretik esandakoa, hau da, armagileak ez zirela soldadu joango.
Soraluzetik irtendako soldaduak Debarroko gainontzekoekin bildu ziren Mutriku eta Debako portuak defendatzeko.

1784 Pistola. Zalditeriarentzat 5. Fran Artaechevarria (Bilboko Euskal Museoa).jpg
Filipinetako Konpainia
1794 Konbentzioaren Gerra. Ikurra.jpg
Errepiblikarrak Soraluzen

Erreferentziak