«Ybarra aita-semeak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    (2 erabiltzailek tartean egindako 3 berrikusketa ez dira erakusten)
    16. lerroa: 16. lerroa:
    José Ignacio Soraluzen hil zen, 1887/03/19 egunean. Josefa Juana emaztea, berriz, zazpi urte geroago, 1894/05/30an, Soraluzen hau ere.
    José Ignacio Soraluzen hil zen, 1887/03/19 egunean. Josefa Juana emaztea, berriz, zazpi urte geroago, 1894/05/30an, Soraluzen hau ere.

    [[Fitxategi: Infanteria_fusila._1854_eredua_00_(MMM_Ybarra_1856).jpg | thumb | right | 400px | 1.857ko kontrata (Monjuic-eko Museo Militarra)]]
    [[Fitxategi: Infanteria_fusila._1854_eredua_00_(MMM_Ybarra_1856).jpg | thumb | right | 400px | 1857ko kontrata (Monjuic-eko Museo Militarra)]]
    ===Armagile eta enpresa gizona===
    ===Armagile eta enpresa gizona===
    XIX mendearen erdialde arte gremioek eta Espainiako armadak zuzenean negoziatzen zituzten eskaerak, eta gero gremioek beren kideen artean banatzen zuten lana. Baina garesti fama irabazia zuten, eta sistema desegiteko gogo bizia zegoen.

    José Ybarra izan zen, seguruena, lehen enpresa gizon independientea.
    José Ybarra izan zen, seguruena, Soraluzeko lehen enpresa gizon independientea.

    1.856 urtean Espainiako armadak 20.000-24.000 fusil behar zituen, 1.854 urteko eredukoak hain zuzen. Eskaintzak eskatu zituenean, Soraluzeko Erret Lantegiaren gremioen gutxieneko prezioa 176 erreal eta 50 marabeditakoa izan zen.
    1856 urtean Espainiako armadak 20.000-24.000 fusil behar zituen, 1854 urteko eredukoak hain zuzen. Eskaintzak eskatu zituenean, Soraluzeko Erret Lantegiaren gremioen gutxieneko prezioa 176 erreal eta 50 marabeditakoa izan zen.

    Baina José Ybarrak, urte hartako hasieran Madrilen egonda Soraluze eta Elgoibarreko armagileen ordezkari, 154 errealetan eskaini zituen, eta eskaera irabazi. Modu honetan beste enpresa gizonei bidea zabaldu zien<ref>Horien artean garrantzitsuena Juan Bautista Aldasoro Uribe, Soraluzeko medikua.</ref>, gremioen eragina sahiestuz.

    Martxa honetan, hurrengo urteetan hainbat kontrata lortu zituen. 1.859 urtean, esateko, bide-peoiak armatzeko karabinena; hiru eredu ziren, denek bere matxetea zutela.
    Martxa honetan, hurrengo urteetan hainbat kontrata lortu zituen. 1859 urtean, esateko, bide-peoiak armatzeko karabinena; hiru eredu ziren, denek bere matxetea zutela.

    <gallery>
    <gallery>
    45. lerroa: 45. lerroa:
    1867/03/09an José de Ybarrak asmakizun-abantaila erregistratu zuen, bost urtetarakoa, errekamaratik kargatzen diren suzko armen sistema, gerra eta ehiza armentzat erabilgarri.
    1867/03/09an José de Ybarrak asmakizun-abantaila erregistratu zuen, bost urtetarakoa, errekamaratik kargatzen diren suzko armen sistema, gerra eta ehiza armentzat erabilgarri.

    1.869 urtean, berriz, Juan de Aldasoro y Uribe bazkidearekin ika-mika garratzak izan zituen, eta enpresatik alde egin zuen. ''Ibarra, Gurruchaga, Vea-Murguía y Cia'' enpresa zabaldu zuen Azpeitian, ''La Azpeitiana'' fusil lantegia sortuz.
    1869 urtean, berriz, Juan de Aldasoro y Uribe bazkidearekin ika-mika garratzak izan zituen, eta enpresatik alde egin zuen. ''Ibarra, Gurruchaga, Vea-Murguía y Cia'' enpresa zabaldu zuen Azpeitian, ''La Azpeitiana'' fusil lantegia sortuz.

    Hirugarren karlistada sortu zenean (1872-1876) karlisten alde egin zuen. Bizirik zituen hiru semeak ere dezente nabarmendu ziren: Juan Víctor, José Francisco Leopoldo Doroteo eta Luis Raimundo.
    Bigarren karlistada<ref>Gazteleraz, ''Tercera Guerra Carlista''. Bigarrenak ez zuen eraginik izan Euskal Herrian, eta hortik izen desberdinak.</ref> sortu zenean (1872-1876) karlisten alde egin zuen. Bizirik zituen hiru semeak ere dezente nabarmendu ziren: Juan Víctor, José Francisco Leopoldo Doroteo eta Luis Raimundo.

    ===Arma erakusketak===
    ===Arma erakusketak===
    81. lerroa: 81. lerroa:
    Bigarren karlistada sortu zenean, Beran (Nafarroa) antolatu zen jaurtigailuen lantegian parte hartu zuen. Gerra bukatuta, anaiaren (eta beste askoren) moduan degradatu zuten.
    Bigarren karlistada sortu zenean, Beran (Nafarroa) antolatu zen jaurtigailuen lantegian parte hartu zuen. Gerra bukatuta, anaiaren (eta beste askoren) moduan degradatu zuten.

    1.880 urtean berrizendatu zuten teniente, eta handik gutxira Puerto Ricora bidali zuten kapitain moduan.
    1880 urtean berrizendatu zuten teniente, eta handik gutxira Puerto Ricora bidali zuten kapitain moduan.

    1.884ko maiatzean gaixotu zen, eta Soraluzera ekarri zuten atzera lau hilabeterako. Bere asmakizuna zela eta, komandante maila eman zioten.
    1884ko maiatzean gaixotu zen, eta Soraluzera ekarri zuten atzera lau hilabeterako. Bere asmakizuna zela eta, komandante maila eman zioten.

    Soraluzen uste baino bi hilabete gehiago emanda, Puerto Ricora ez itzultzeko eskatu zuen. Onartu zioten eta destino berria eman, baina Soraluzen gaixorik jarraitzen zuelako karrera militarra bukatu zuen.

    [[Fitxategi: Errebolberra._Lefaucheux_Ibarra_(Oviedo_1874).png | thumb | left | 400px | Ibarra sistema Lefaucheux errebolber batean ezarrita (Oviedo 1874)]]
    [[Fitxategi: Errebolberra._Lefaucheux_Ibarra_(Oviedo_1874).png | thumb | left | 400px | Ibarra sistema Lefaucheaux errebolber batean ezarrita (Oviedo 1874)]]
    ===Asmakizuna===
    ===Asmakizuna===
    Anaia zaharren moduan, armagintza arloan asmatzaile izan zen. 1.871 urtean errebolberrentzako gasez bidezko zorroen erauzketa sistema<ref>Sistema de extracción gaseosa de vainas para revólveres.</ref> garatu zuen<ref>[https://www.google.com/url?sa=t&source=web&rct=j&url=http://www.catalogacionarmas.com/public/23-ibarra.pdf&ved=2ahUKEwjf0Lvqta7bAhUISBQKHW4jCQ4QFjACegQIBhAB&usg=AOvVaw1GdDgeuLI-UU7ntzHPaDyH El sistema de extracción gaseosa Ibarra]. Juan I. Calvo.</ref>.
    Anaia zaharren moduan, armagintza arloan asmatzaile izan zen. 1871 urtean errebolberrentzako gasez bidezko zorroen erauzketa sistema<ref>Sistema de extracción gaseosa de vainas para revólveres.</ref> garatu zuen<ref>[https://www.google.com/url?sa=t&source=web&rct=j&url=http://www.catalogacionarmas.com/public/23-ibarra.pdf&ved=2ahUKEwjf0Lvqta7bAhUISBQKHW4jCQ4QFjACegQIBhAB&usg=AOvVaw1GdDgeuLI-UU7ntzHPaDyH El sistema de extracción gaseosa Ibarra]. Juan I. Calvo.</ref>.

    Pruebak egiteko, prototipoa Lefaucheux errebolber bati ezarri zion (Lefaucheux 1863 eredua, Oviedo 1874). ''Privilegio de invención'' ere eskatu zuen.
    Pruebak egiteko, prototipoa [[Teknologia: atzekarga armak (eu)#Lefaucheaux sistema | ''Lefaucheaux'']] errebolber bati ezarri zion (Lefaucheaux 1863 eredua, Oviedo 1874). ''Privilegio de invención'' ere eskatu zuen.

    Lau urte geroago sistema hau Estatu Batuetan patentatu zuen (1878/04/23), ''Smith & Wesson'' errebolberrentzat. Piñal errebolberra esan zitzaion, prototipoak egiterakoan Clotaldo Piñal izenekoak lagundu ziolako.

    Azkenik, 1.881 urtean patente hau Espainian erregistratu zuen. Dena dela, ez zuen lortu Espainiako armadak bere sistema derrigorrezkoa ezartzea, ''gomendatua'' baizik.
    Azkenik, 1881 urtean patente hau Espainian erregistratu zuen. Dena dela, ez zuen lortu Espainiako armadak bere sistema derrigorrezkoa ezartzea, ''gomendatua'' baizik.
     
    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==

    Hauxe da oraingo bertsioa, 23:58, 1 urtarrila 2024 data duena

    Fabrika zaharra (Serapio Múgica)

    XIX mendearen erdialdean Soraluzeko armagintzaren oinarriak irauli ziren: sistema gremiala, asiento edo azpikontrata sistema, Erret Lantegia bera... denak desagertu ziren. Bakar batzuek aurre egin zioten egoera okerrari eta beren probetxurako erabili. Ybarra aita-semeena adibide nabarmenena izan daiteke.

    José Ignacio Ybarra Yribe Campos[1]

    1815/04/10ean jaio zen, Soraluzen. Aita Juan Francisco Ybarra Unamuno zuen eta ama Manuela Yribe Campos Argarate.

    Armagile ospetsu eta indartsua izateaz gain, Soraluze eta Elgoibarreko armagileen ordezkari[2] aritu zen Madrilen (1856 hasieran, esateko). Politika arloan, Gipuzkoako diputatua izan zen Hernaniko Batzar Orokorretatik (1855) eta herriko alkatea gero (1860).

    Familia

    1844/01/29an Josefa Juana Cortazar Arrizabalaga anderearekin ezkondu zen, Soraluzen.

    Bost seme-alaba izan zituzten: Juan Víctor (1845/03/06), Lucio (1846/12/11), José Francisco Leopoldo Doroteo (1848/12/03), Luis Raimundo (1851/03/15) eta María Josefa Prisca (1854/01/19). Seigarrena, Lucio, umetan hil zen, bi urte eskas zituela (1849/03/14).

    José Ignacio Soraluzen hil zen, 1887/03/19 egunean. Josefa Juana emaztea, berriz, zazpi urte geroago, 1894/05/30an, Soraluzen hau ere.

    1857ko kontrata (Monjuic-eko Museo Militarra)

    Armagile eta enpresa gizona

    XIX mendearen erdialde arte gremioek eta Espainiako armadak zuzenean negoziatzen zituzten eskaerak, eta gero gremioek beren kideen artean banatzen zuten lana. Baina garesti fama irabazia zuten, eta sistema desegiteko gogo bizia zegoen.

    José Ybarra izan zen, seguruena, Soraluzeko lehen enpresa gizon independientea.

    1856 urtean Espainiako armadak 20.000-24.000 fusil behar zituen, 1854 urteko eredukoak hain zuzen. Eskaintzak eskatu zituenean, Soraluzeko Erret Lantegiaren gremioen gutxieneko prezioa 176 erreal eta 50 marabeditakoa izan zen.

    Baina José Ybarrak, urte hartako hasieran Madrilen egonda Soraluze eta Elgoibarreko armagileen ordezkari, 154 errealetan eskaini zituen, eta eskaera irabazi. Modu honetan beste enpresa gizonei bidea zabaldu zien[3], gremioen eragina sahiestuz.

    Martxa honetan, hurrengo urteetan hainbat kontrata lortu zituen. 1859 urtean, esateko, bide-peoiak armatzeko karabinena; hiru eredu ziren, denek bere matxetea zutela.

    S.A. Euscalduna

    Sarrera nagusia: S.A. Euscalduna (eu)

    Sistema gremiala desagertzerakoan, 1.861 urtean José de Ybarrak La Euscalduna enpresa sortu zuen, fusilak egiten jarraitzeko. Bazkide moduan, besteak beste, José Ramón eta Juan de Aldasoro anaiak izan zituen, Ambrosio Maria de Aldasororen semeak.

    Fabrika zaharra eraiki zuen, eta 80 bat armagile soldatapean hartu.

    Hurrengo urtean Zuazubizcar, Isla y Cía enpresari negozioa pasa zion, bera bazkide eta kudeatzaile moduan jarraitu zela. Enpresa honek harreman-kapital garrantzitsua zuen Madrilen, ezinbestekoa Espainiako itsas-armadarekin kontratuak sinatzeko.

    1867/03/09an José de Ybarrak asmakizun-abantaila erregistratu zuen, bost urtetarakoa, errekamaratik kargatzen diren suzko armen sistema, gerra eta ehiza armentzat erabilgarri.

    1869 urtean, berriz, Juan de Aldasoro y Uribe bazkidearekin ika-mika garratzak izan zituen, eta enpresatik alde egin zuen. Ibarra, Gurruchaga, Vea-Murguía y Cia enpresa zabaldu zuen Azpeitian, La Azpeitiana fusil lantegia sortuz.

    Bigarren karlistada[4] sortu zenean (1872-1876) karlisten alde egin zuen. Bizirik zituen hiru semeak ere dezente nabarmendu ziren: Juan Víctor, José Francisco Leopoldo Doroteo eta Luis Raimundo.

    Arma erakusketak

    Jose Ignacio Ybarrak egindako fusilak (1854 eredua) eta karabinak (1857) erakusten dira Eibarko Armagintza Museoan eta Monjuich-eko Museo Militarrean.

    Juan Víctor Ybarra Cortazar

    Jose Ignacio Ybarraren seme zaharrena, Soraluzen jaio zen (1845/03/06).

    Bergaran seminarista ikasi zuen, dominikoekin (1856-1860), baina gero Bartzelonara joan zen injeniaritza industriala ikastera, titulua 1.870 urtean eskuratu zuela.

    Azpeitiako La Azpeitiana fusil lantegian lan egin zuen. Hobekuntza batzuk patentatu zituen (tabako kutxen moduko itxiturak[5]), eta José Francisco anaiarekin Ibarra orratz-fusila[6] asmatu zuen.

    Gerra bukatu berritan hil zen, Soraluzen (1880/07/29).

    José Francisco Leopoldo Doroteo Ybarra Cortazar

    Soraluzen jaio zen (1848/12/03).

    Militarra zen, teniente. Gerra sortu zenean Segoviatik desertatu eta Ziburura (Lapurdi) pasa zen; han Pedro de Zuazubizcar-en gutuna jaso zuen, karlistek La Euscalduna fabrika hartu bezain pronto zuzendaritza hartzeko.

    Dena dela, karlistek La Azpeitiana hartu zutenean, José Francisco Ybarra jarri zuten bertako buru.

    Juan anaiarekin Ibarra orratz-fusila asmatu zuen.

    Gerra bukatu eta gero, degradatu egin zuten eta inguruetatik desagertu zen.

    Luis Raimundo Ybarra Cortazar

    Soraluzen jaioa (1851/03/15), hau ere militarra zen.

    Karrera militarra

    Bigarren karlistada sortu zenean, Beran (Nafarroa) antolatu zen jaurtigailuen lantegian parte hartu zuen. Gerra bukatuta, anaiaren (eta beste askoren) moduan degradatu zuten.

    1880 urtean berrizendatu zuten teniente, eta handik gutxira Puerto Ricora bidali zuten kapitain moduan.

    1884ko maiatzean gaixotu zen, eta Soraluzera ekarri zuten atzera lau hilabeterako. Bere asmakizuna zela eta, komandante maila eman zioten.

    Soraluzen uste baino bi hilabete gehiago emanda, Puerto Ricora ez itzultzeko eskatu zuen. Onartu zioten eta destino berria eman, baina Soraluzen gaixorik jarraitzen zuelako karrera militarra bukatu zuen.

    Ibarra sistema Lefaucheaux errebolber batean ezarrita (Oviedo 1874)

    Asmakizuna

    Anaia zaharren moduan, armagintza arloan asmatzaile izan zen. 1871 urtean errebolberrentzako gasez bidezko zorroen erauzketa sistema[7] garatu zuen[8].

    Pruebak egiteko, prototipoa Lefaucheaux errebolber bati ezarri zion (Lefaucheaux 1863 eredua, Oviedo 1874). Privilegio de invención ere eskatu zuen.

    Lau urte geroago sistema hau Estatu Batuetan patentatu zuen (1878/04/23), Smith & Wesson errebolberrentzat. Piñal errebolberra esan zitzaion, prototipoak egiterakoan Clotaldo Piñal izenekoak lagundu ziolako.

    Azkenik, 1881 urtean patente hau Espainian erregistratu zuen. Dena dela, ez zuen lortu Espainiako armadak bere sistema derrigorrezkoa ezartzea, gomendatua baizik.

    Erreferentziak

    1. Ibarra ere inoiz, agirien arabera.
    2. Eibarkoek berea bidali zuten, Juan Manuel Orbea, hau ere lana bilatzeko aginduarekin.
    3. Horien artean garrantzitsuena Juan Bautista Aldasoro Uribe, Soraluzeko medikua.
    4. Gazteleraz, Tercera Guerra Carlista. Bigarrenak ez zuen eraginik izan Euskal Herrian, eta hortik izen desberdinak.
    5. Cierres de tabaquera.
    6. Fusil de aguja Ibarra
    7. Sistema de extracción gaseosa de vainas para revólveres.
    8. El sistema de extracción gaseosa Ibarra. Juan I. Calvo.