Zaharren egoitza (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Argitaratzen}} thumb | 400px | right | Ospital zaharra edo babesetxea (I. Ojanguren) ==I...)(r)en berrikusketa, ordua: 23:29, 3 abendua 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
    Ospital zaharra edo babesetxea (I. Ojanguren)

    Izena

    Soraluzeko zaharren egoitza.


    Kokapena

    Atxuri kalean zegoen, 6 zenbakia zuen. Gaur egun Atxuri parkea dago bertan.

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Sorrera

    Egitasmoak, noiz eta zergatik

    70eko hamarkadan egituren erabateko berriketa etorriko da, Babesetxe berria eraiki zutenean hain zuen. 1970ean bertan, Ama Mercedes Arratibelek eraikuntza egoera latzean zegoela jakinarazi zion Babesetxeko Batzordeari, konponketak etengabe behar zituela eta babestuak hartzeko behar ziren baldintzak ez zituela betetzen. Beste alde batetik, garai berriak zetozen laguntza-arloan, kontzeptu zaharrak baztertu eta estrategia eta alternatiba berriak hartzeko garaiak, gure ingururaren errealitate berriarekin bat. Egoera horiek guztiek beste Babesetxe bat eraikitzeko beharra erakutsi zuten: modernoa, funtzionala eta erosoa, asistentzi-eskema zaharrak eta konnotazio peioratiboak atzean utzita, etxe alaia, azken batean. Lehen momentuan, Ezozi araneko Mendiola baserriaren inguruan eraikitzea pentsatu zen, lekua bera aproposa baitzen. Gero, Olean eraikitzeko proiektua egin zuten, baina lurra erosteko tren-konpainiarekin egindako tratuek ez zuten aurrera egin. Horren ondorioz, eskura zeuzkaten lurrak erabiliko zituztela erabaki zuten, hau da, Babesetxeko lurrak. Javier Marquet Artola eta Luis Mª Zulaika Arsuaga arkitektuek egin zuten proiektua eta Arkitektuen Elkargo Ofizialak 1973ko apirilean eman zion onarpena proiektu horri. Horren ondoren, Babesetxe berria eraikitzeko behar ziren laguntza guztiak bilatzen hasi ziren. Lan gogorra benetan, 1975eko aurrekontua, guztira, 43 milíoi pezetakoa baitzen gutxi gora-behera. Hala ere, herriak 6 milioi baino gehiago eman zituen eta zinegotziek lan bikaina egin zuten erakunde ofizialetan; beraz, horri guztiari esker, obrak ordaintzeko beste bazegoen. 1976ko azaroaren 3an, udalbatzarrak obra egiteko baimena ematea erabaki zuen. Lanak 1978an amaitu ziren eta 1978ko uztailaren lehen egunean, larunbata, Andre Maria Mesedetakoaren Babesetxe berria inauguratu zuten.

    Babesetxea eraikitzean eta eraikin zaharra botatzean, lursailak berriro zatitu zituzten eta Erruki-Etxearen jabetzapeko lur-azalera aldatu egin zen berriro ere: fundazioaren lurretan egon zen 3.792 m2ko sail bat saldu egin zuten enkante publikoan 1977an.


    Ospital zaharra edo babesetxea (I. Ojanguren)

    Eraikina

    Babesetxe zaharraren eraikina baino altuago zegoen, 1.700 m2ko zabalera zeukan eta ekipamendurik berriena zeukan. Labur esateko, eraikinak honako osagaiak dauzka: • Babestuentzako lekua. a) Harreman-eremua: egongela eta joko-gela; jangela; terapia okupazionala; geriatri-bainuko gela. b) Logelak: 30 logela bikoitz, komunekin eta bainugelekin hornituta. • Mojentzako lekua. a) Harreman-lekua: egongela; jangela. b) Logelak: zortzi zelda; komunak eta bainugelak. c) Sakristia eta kaperauaren logela. • Zerbitzu orokorrak: a) Sukaldea eta biltegiak. b) Kapera eta klaustroa. c) Eritegia. d) Garajea.

    1990ean, Babesetxearen aurrean dagoen terraza eraikitzeko obrak hasi zituzten; horrela, babestuen zerbitzurako den kanpoalde zabala, haizetsua eta atsegina egitea lortu da.


    1.996. 35 babestu eta zazpi moja daude, Amezketako Teresa Agirrezabala Larreta zuzenduta.


    Gaur egun

    Erreferentziak