Zazpi Urteko Gerra (eu)

    Sorapediatik

    Zazpi Urteko Gerra (1756-1763)

    Sasoi hartan Britainia Handia eta Frantzia elkarren kontra ari ziren Ipar Ameriketan, eta 1754.rako hango borrokak hasi ziren. Baina 1756. urtean Zazpi Urteko Gerra[1] sortu zen Europa, Prusiako Federiko II.ak Saxonia sartu zenean. Alde batean Britainia Handia, Prusia eta Brunswick-Lüneburg elkartu ziren; bestean Austria, Frantzia, Errusia, Suedia eta Saxonia bera.

    Hurrengo urteetan estatu berriak bildu ziren gerrara, eta aurretik ari ziren batzuk gerralagunak aldatu zituzten. 1761.ko urtarrilean Espainiako Carlos III.ak Britainia Handiari gerra deklaratu zion.

    Europan bakarrik 900.000 eta 1.400.000 hildako izan eta gero, gerra bi urte geroago bukatu zen, 1763.ean, Parisko eta Hubertusburgeko itunekin. Frantzia izan zen galtzaile nagusia, orduko kolonia ia guztiak Britainia Handiaren eskuetara pasa ziren eta.


    Cantabriako Errejimentua eta Soraluze

    Gerra deklaratzerakoan, besteak beste, Carlos III.ak Gipuzkoa eta Bizkaia mobilizatu zituen Cantabriako Errejimentua antolatzeko. Cantabriako Errejimentua osatzerakoan Gipuzkoak eman zituen gizon kopurua eskertzeko, erregeak gipuzkoar ospetsua izendatu nahi izan zuen bertako ofiziala.

    Itxura denez, esku artean erabilitako izenen artean soraluzetarra zegoen, Joseph Juaquín de Mendiola, 15 urtetakoa. Joseph de Mendiola aitak Aldundiari eskertu zion semearen izena kontuan hartzea, baina azkenean beste bat izan zen aukeratua.


    Armak

    Milizia foralak armatzeko, Aldundiak Soraluzeko Erret Lantegiari armak eta munizioa prestatzeko eskatu zion, eta zuzendariak 550 fusil agindu zituen, baina modelo zaharrekoak.

    Erregea ados agertu zen, fusil hauek Gipuzkoako portuen defentsarako baziren. Baina orduko asentista, Caracaseko Errege Konpainia, ez zegoen ados.

    Azkenean, ekainean zuzendariak Aldundiari esan zion arazoa konponduta zegoela, eta armak izango zituela.


    Erreferentziak

    1. Zazpi Urteko Gerra. Wikipedia (euskaraz).