Zubi Nagusia (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!


    Zubi nagusia/ Gila zubia
    Argazkirik ez.jpg
    Ibaia Deba
    Urtea XVI mendea / 1967
    Mota Harrizkoa / porlanezkoa
    Luzeera 35 m
    Zabalera 20 m
    Altuera 7 m
    Erabilera Errepidea


    Azalpen orokorrak

    Zubi nagusiak Labaderogain eta Andikokale lotzen ditu.

    Berez, Soraluzeko gaur eguneko zubi nagusia bi zubi dira, eta 1967 urtean hartu zuen duen egitura: harrizko zubi zahar estuari, euskarri bat ibaian duena, porlanezko beste zubi zabala itsatsi zioten iparraldetik, bi ertzetan finkatuta hau. Bi zubien plataformakmbat eginda agertzen dira.

    Hegoaldean dagoen zutabea, zubi zaharrarena, tajamarra[1] dauka. Tajamarraren gainean iturria dago, bi aulkiekin. Iturriko ura Plaza Barritik (Ipiñarrietatik) dator.

    1967 urtean oso modumklasikoan antolatu bazuten ere (norabide bakoitzeko errai bat, eta bi aldeetan aparkalekuak, belarrezko triangeluak eta espaloiak, dena ondo bereiztuta) 20xx urtean zubiaren plataforma berriztu zuten. Antzeko antolaketa erabili bazuten ere (bi errai, aparkalekuak eta espaloiak) oraingo honetan dena azalera jarraian egin zuten, zati bakoitza lur zoruaren osagaiez edota kolorez bereizten. Modu honetan, behin hiri altzariak (harrizko aulkiak eta lur ontziak) kendu eta gero plaza modukoa geratzen da, eder askoa, jaietan, azoketan, kontzertuetan... erabilgarri.

    (Handiago ikusteko, gainean sakatu)


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Ibia eta lehen zubia

    Zubi nagusiareningurusn betidanik egon da ibi bat, Deba ibaia zeharkatzekoa.

    Ibi honek oso garrantzi handia zuen, Arabatik itsaserrzerako bidean zegoelako. Erromatarren garaikoa baino lehenagokoa da, eta puntu honetan bidea, Osintxutik Deba iabiaren ezkerraldetik zetorrena, eskumako ertzera pasatzen zen, gero Ezozia eta San Roketik Elgoibar aldera pasatzeko.

    Ez dakigu aurretik inolako zubirik egongo zen, baina XVI mendekomafiriek erakusten duten moduan, zubi berria egin zen[2]. Ez da ezagutzen XVI mendeko zubi hau Soraluze zaharraren ekialde-mendebalde ardatzarekin lerrokatuta zegoen, ala geroko kokapenean.


    Ibia, erromatarrak, bideak (iguruko hub zen, dena zubitik pasatzen zen, eta halaxe XVIII menderarte).

    lehen zubia Uribarri jaunak XVI mendean. Nun ez dakigula.


    Hurrengo zubiak

    Soraluzeko zubi nagusia (orduan Soraluzeko zubia, besterik ez zegoela eta) garrantzi handia zuen orduko komunikabideetan. Alde batetik, Arabatik Debarainoko bidea bertatik pasatzen zen; eta bestetik, Bizkaitik eta Eibartik zetorren bidea hemen pasatzen zen beste ertzera gero San Andresetik eta Pagobedeinkatutik Azkoitia eta Gipuzkoa aldera joateko.

    XVII mendean zubia berriztu zuten, eta XVIII mendean berriro. Lamoten grabatuan (1753) ederki asko ikusi daitekeenez, ordurako zubia ez zegoen ekialde-mendebalde ardatzarekin lerrokatuta, 10 bat metro hegoalderako baizik. Zergaitik? Zubia egiteko toki egokiagoa zelako, errezago defendatzeko... teoriarik ez da falta, baina inork ezer ez daki.

    XVIII bukaeran Bergara-Alzola errepide berria zabaldu zuten, Deba Ibaiaren ezkerraldetik. Orduan Soraluzeko zubi nagusiak inguruko komunikabideen gunea izateari utzi zion, eta herriko sarrera bihurtu zen.


    1834ko ufala

    Zer zen, nola apurtu zituen bi arku.

    Dirua bildu, Rodiul etorri eta dirua eraman.

    Azkenean, arku eskarzano bat biren ordez.


    1967ko zubi handia

    Zabaldu, aparkalekuak (bakarra munduan omen) Gerora leku gehiago


    Kontuak

    Iturria firura brontzezkoa XIX mendekoa, frantsesa.

    Patria, hiketa bertan grabatu (2019)

    PObratan zerela, geldi zubia. Ze ba, Eibarren ibili badabiltza ala?


    Erreferentziak

    1. Tajamar. Zubien zutabeei gehitzen zaizkien zatiak, puntadunak, datorren ura zutabearen bi aldetara bidaltzeko, uraren indarra arinduz.
    2. Uribarri