Actividad municipal (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Actividad municipal
    Egilea/k Soraluzeko Udala
    Aldizkaria Programa de fiestas
    Data 1961
    Orriak
    Hizkuntza gaztelaniaz
    Irakurtzeko sakatu hemen


    Laburpena

    Herriko jaietako egitaraua aprobetxatuz, orduko udalak bere jardueraren hustuketa modukoa egin zuen, eta etorkizunerako egitasmoak azaldu (erdera hutsez, noski).

    Herriak 4.905 biztanle zituen, eta 1.800 bat langile. Azken urteetan baino langile gutxiago ziren, Egonkortze Plan Nazionalaren[1] eraginez. Enpresak ondo ari ziren, eta bakar batzuk esportatzen zuten!

    Egindakoaren zerrenda:

    • Sagar-errekako hiltegi berria
    • Ezoziako errepidearen lehen zatia (gaur eguneko Ezoziako etorbidea)
    • Kaleak asfaltatu
    • Ur ekarpen berria
    • Loralderako trenbide azpiko pasabidea
    • Sologoen zentrala berriro martxan jartzea
    • Frontoiko eskolak

    Eta artikulua bukatzen da etxebizitza berriak eraikitzeko premia aipatzen.


    Erreferentziak

    1. Plan Nacional de Estabilización.