Agarrebeiztei baserria (eu)

    Sorapediatik
    (Agirrebeiztegi baserria (eu)(e)tik birzuzenduta)
    Agarrebeiztei / Agarrebeizti
    Agarrebeiztei baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Agirrebeiztegi
    Bailara Txurruka
    Altuera 420
    Hedadura 17 Ha
    Kaletik 4,15 km


    Bertako familia

    Elizburu-Ansola


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Izenak bi abizenez osatua ematen du, Agirre eta Beiztegi. Ihi tokia esan nahi omen du.

    Agiri heraldikotan agertzen da, eta Soraluzeri dagokionez bi formatan: Beistegui eta Beiztegui; 1562. urtean Beiztegitarrak baziren Soraluzen. Beistegui-ri dagokion armarria: urrezkoa, urrezko bergantina olatu urdin (azur) eta zilarrezkoen gainetik.

    1745. urtean baserriaren jabea Pedro Antonio de Belasco zen.

    1853.ean Santiago Zabaleta zen Agarrebeiztegiko maizterra. Urte hartako udan egundoko txingorrada izan zen, batez ere Txurruka bailarako lurrak kaltetu zituena. Gipuzkoako Aldundiak 1.500 erreal koarto bidali zion Soraluzeko Udalari kaltetuen artean banatzeko, eta Santiago Zabaletari 76 erreal koarto eman zizkion.

    XX mendean etorri ziren Ansolatarrak Agarrebeiztegira bizi izatera. Ortua mantentzen dute oraindik.


    Erreferentziak