Ospital iturria (eu)

From Sorapedia
(Redirected from Agureen iturria (eu))
Jump to: navigation, search
Ikuspegi orokorra (J.C. Astiazarán 2016)

Kokapena

Iturri hau Sagar-errekan dago: Sagarraga industrialdetik gora, autopistako zubitik pasa eta 200 metrotara.

Beste izen batzurekin ere ezagutu izan da iturri hau: Kukupeko iturria, Jubilatuen iturria, Agureen iturria... Azken izen hauek garai batean jubilauen (veti gizonak) helmuga zelako beraien pasialdietan.

Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen

Loading map...


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Historia

Kontrakoa ematen badu ere, izena ez datorkio Soraluze Ospital zaharretik (gaur eguneko Zahar-egoitza).

Garai batean Sagarraga etxeari Nafarranekua ere esaten zitzaion. Izenak nafarreriarekin (biruela) lotura izan dezake: Sagarraga baserria herritik kanpoan dagoenez eta aldiberean gertu, oso toki aproposa zen hospital gisa erabiltzeko ospital moduan gaixotasun kutsakorrak zirenean, eta hortik Ospital iturri.

Ramiro Larrañagaren artikulu batean agertzen denez[1], Juan de Arteaga izenekoak sei hilabete eman zituen bertan, nafarreria jota zegoelako; eta Pedro de Sagarraga izeneko bati 1597 urtean bi aldiz erre zioten etxea, bertan nafarreriak jotako sendiak hil zirelako eta modu honetan kutsaketa ekiditzeko.

Aurreneko iturria gaur egunekoaren antzekoa zen: iturria erdian, eta jarleku luze bana alboetan. XX mendeko bigarren erdian, 1960. hamarkadan, Soraluze Kirol Bazkunak iturria goitik behera berritu zuen, aurreko egitura mantenduz baina iturri ingurua aterpe ederraz babestuz.


Erreferentziak

  1. Sagarraga: casa solar y ferrería. Ramiro Larrañaga. Boletin de la R.S.B.A.P.