Aizkonako Haitzak (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Aizkonako Haitzak
Altuera 827 m
Buzoia Bai
Mendilerroa Mazelaegi mendilerroa
Bailara/ Herria San Andres / Bergara
Soraluzetik Ordubete (San Andresetik)
Ordubete 15 m (Urkia Zelaitik)


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Kokapena

(Mendi baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

Loading map...

Azalpenak

Mazelaegi mendilerroaren tontorretik behera, Soraluze eta Osintxuko mugaren ondoan.


Igoera

San Andresetik irtenda (300 m), Txurrukarako bidea hartuko dugu Aseginolatza baserrira heltzeko. Hemen, Txurrukarako bidea albo batera laga eta beste pista bat hartuko dugu, Artzai-txaboletaraino. Hemen Kurutzebakarretik behera datorren bidea jarraituko dugu eta hamar-hamabost minututan Aizkonako Haitzen parera helduko gara. Bidea ordubete pasatxoan egin daiteke.

Bada beste bide bat goitik beherakoa: San Andresetik irtenda (300 m), Kortazarreko Haitzerako errepidea hartuko dugu. Urkia Zelain ibilgailua laga eta Mendigainerako bidea hartuko dugu, Atxolin (841 m) azpira heldu arte. Albotik pasatuz Kurutzebakarrera (899 m) helduko gara. Tontorretik hegoaldera 15 metrotara bide zabala topatuko dugu, Pol-Polera doana. Dena dela, Kurutzebakarretik 800 metrotara bidea utzi eta, gorago aipatutako pagadia topatzerakoan, berau zeharkatu eta hamar-hamabost minututan Aizkonako Haitzetara helduko gara. Bide hau luzeagoa da, ordubete eta hamabost minututakoa.


Kontuak

Inoiz, Aizpuruko Zabalarekin nahastu izan da.


Informazio osagarria

Aizkonako Haitzei buruzko informazio gehiago hainbat web gunetan topa daiteke:

Eta bertatik pasatzen diren ibilbideak:

Erreferentziak