Aldasorotxo baserria (eu)

    Sorapediatik
    (Aldasoroetxetxo baserria (eu)(e)tik birzuzenduta)
    Aldasorotxo
    Aldasorotxo baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Aldasoro-Etxetxo
    Bailara Ezozia
    Altuera 490 m
    Hedadura 17 Ha
    Kaletik 5,1 km


    Bertako familia

    Trifoltarrak


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Aurretik Aldasoro baserriko txabola izandakoa da, XVIII mendeko agirietan la casilla de Aldasoro moduan agertzen dela.

    1752 urteko agiri batean Ezoziako Andra Mariaren auzunean eraikuntza berri bat aipatzen da, Juan de Aldasororena den Araneta ondoan, Aldasoro baserri-oinetxearen gainean eta gorago. Azken honen jabea ere Juan de Aldasoro zen[3]

    Aurreneko jabea Juan de Aldasoro izan zen, eta Juan Bautista de Arano gero.

    1950. urte inguruan Gabilondo sendikoek baserri berria jaso zuten ondoan, auzoko baserritarren laguntzaz.

    Gaur egungo jabeek 1987. urtean erosi zuten. Orain bi bizitzako baserria da.


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (85. orrialdea)
    2. Soraluze. Monografía histórica. (242 orrialdea)
    3. "...una casería nueba junto a Araneta (perteneciente a Juan de Aldasoro) en la varriada de Nª Sra. de Ezozia sobre y más arriba de la casería solar de Aldasoro" (ACSBA-ASBKA, Eskriturak 1752/02/07).