Aritz Laskurain (eu)

    Sorapediatik
    Oharra:Sarrera hau egiteko euskarazko Wikipediaren Aritz Laskurain izeneko artikulua erabili izan da.
    Aritz Laskurain Arrizabalaga
    Aritz Laskurain. Erretratua.jpg
    Jaio Soraluze, 1979/10/03
    Hil
    Profila Pelotaria


    Ibilbidea

    Aritz Laskurain Arrizabalaga, Laskurain, esku huskako pilotari profesional ohia da.

    Nahiz eta 20 urte bete arte aurrelari jokatu, atzelari arituz iritsi zen profesionaletara[1], Aspe enpresarekin. Estreinako partida 2002ko uztailaren 9an jokatu zuen, Eibarko Astelena pilotalekuan. Debutatu eta gutxira ia urtebete egin zuen geldirik eskuan irten zitzaion garitxu baten erruz, baina indartsu itzuli zen: urtebete baino gutxiago behar izan zuen Lehen Mailan finkatzeko.

    Aritz Laskurain. Pelotaria.jpg

    Binaka jokatuz nabarmendu zen: binakako txapelketa nagusian hiru aldiz izan da txapeldunorde (2008, 2010 eta 2012). Estatistika ofizialek diotenez, 1,84 m luze da, eta 83 kg pisatzen zuen. Bere zaleek Emoixok, Lasku![2] idatzita zuen pankartarekin animatu ohi zuten.

    Aldakako artrosia zela eta, 2013ko udazkenean jokatzeari utzi zion. 2014 martxoan ebakuntza egin zioten, baina ez zuen berriz puntan jokatzeko moduko sasoirik lortu.

    2014ko abenduaren bukaeran, Asperekiko kontratua bukatzearekin batera, pilota profesionaletik erretiratu zen[3]. Hamabi urtetako ibilbide profesionala egin zuen.


    Aritz Laskurain. Osteopata.jpg

    Kirol lorpenak

    • 2004. Bigarren Mailako Binakako Txapelketa: txapelduna.
    • 2008. Binakako Txapelketa Nagusia: txapeldunordea (Titin III.-rekin).
    • 2010. Binakako Txapelketa Nagusia: txapeldunordea (Sebastian Gonzalez-ekin).
    • 2012. Binakako Txapelketa Nagusia: txapeldunordea (Xala-kin).


    Pilota ostean

    Osasun ikasketak egin eta gero, gaur egunean Aritzek gabinetea dauka Soraluzen[4]. Bertan hainbat teknika erabiltzen ditu: osteopatia, reflexologia...


    Erreferentziak

    1. Un delantero reciclado a zaguero. T. Rey (El correo.com 2010/03/31).
    2. Emaiok, Lasku!, Soraluzeko euskalkian.
    3. Aritz Laskurainek erretiroa hartu du. Imanol Magro (Berria, 2014/12/23).
    4. Aritz Laskurain. Ordezko Terapien Zentrua. Facebook.