Arkaitzeta parkea (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search

Kokapena

Txurruken auzunearen hegoaldeko muturrean dago; hau da, Bergarako norabidean.

Harantzago joanda Arkaitzeta edo Aizkorak izeneko harkaitzak daude, Deba ibaian.

Eta ibaiaren bestekaldean Orroaga erreka dago.


Loading map...


Argazkiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Historia

Zuhaitz eroria (plaentxia.eus 2019)

Parkea egin zenetik ume-jolas batzuk apurtu edo urratu dira, eta 2019 urtean bat baino ez da geratzen.

2019ko urrian bertako zuhaitz bat jausita topa zuten, Catalpa espeziekoa. Bezperan okertu zen, eta egun batetik bestera ipurditik irtenda erori zen, nahiz eta ustelduta ez izan.

Parkearen ondo-ondoan Arkaitzeta parajea da. Inguruko ibaiertzak harkaitzez josita daudelako, baita ur azalean ere; batzuk lodiak baina badira beheak diren harkaitz asko. Hortik izena: Arkaitzeta edota Aizkorak.

Ingurune bihurria eta arriskutsua da. Agian horregatik garai batean gazteek erabiltzen zuten bainuak hartzeko eta igerian egiteko.


Erreferentziak