Arritxa baserria (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Arritxa
Arritxa baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
Izen formala Arrieta
Bailara Ezozia
Altuera 315 m
Hedadura 12 Ha
Kaletik 3 km


Bertako familia

Ariznabarretatarrak


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Kokapena

(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

Loading map...


Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

Izenak harri tokia izan nahi du. Izen honekin baserri asko eta asko daude Euskal Herrian.

1703. urtean aipatzen da. 1720an Domingo de Maiztegui zen jabea, eta 1745, berriz, José de Mendiola. Mende bat geroago Martín Aldazabal bizi zen bertan. Ariznabarreta familia XIX mendean etorri zen.

1710. urtean aipatzen dira "...udalerri honetan dauden Arrieta, Yturriaga eta Ychauregui etxeak eta baserri oinetxeak (María Ygnacia de Amilleta andrearenak), lehena Ezoziko Andramariaren ermitaren bailaran, beste biak San Andres ermitaren bailaran"[3].

Kondairak dioenez, Irigoin baserriko gizonari agertu zitzaion Amabirgina, eta Ezoziako parajean eliza eraikitzeko eskatu. Artean Arritxa eraiki gabe zegoela aprobetxatuz, auzokoek Arritxa baserri inguruan hasi ziren, baina gauez Amabirginak idi pare batez harri eta oholak Ezoziara jaisten zituen. Irigoineko gizona zelatan jarri zen, gauez, eta Amabirginak begibakar utzi zuen.

Kondaira osorik irakurtzeko, hemen.


Erreferentziak

  1. Soraluzeko baserriak. (81. orrialdea)
  2. Soraluze. Monografía histórica. (240 orrialdea)
  3. "las casas y caserías solares de Arrieta Yturriaga e Ychauregui (pertenecientes a D. María Ygnacia de Amilleta) que son en jurisdicción de esta dicha villa, la primera en el barrio de la hermita de nº sra. de Ezozia, las dos inmediatas en el de la hermita de San Andres..." (ACSBA-ASBKA, Eskriturak 1710/09/04).