Bartzelonako azoka 1949 (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Bartzelonako azoka 1949
XVII Feria de Muestras Barcelona (1949).jpg
Egilea Ezezaguna
Hizkuntza Ez dauka soinurik
Urtea 1949/ 2021
Argitaletxea Euskal Filmoteka
Hiria Bartzelona/ Donostia


Izenburu osoa

SACIA. Bartzelonako azoka 1949


Bideoa

SACIA. Bartzelonako azoka 1949 (1949/ 2021)


Jatorria

Urteko urtero Bartzelonan Feria Oficial e Internacional de Muestras izeneko azoka egiten zuten. 1949 urtekoa, ekainak 10-25 artekoa, hamazazpigarrena izan zen.

Urte hartan Soraluzeko SACIA lantegiak standa jarri zuen, bere produktuak erakusteko: limadora horizontalak (zepiloak), zulatzaile bertikalak eta torlojuak. Eta maiatza bukaeran Soraluzetik hainbat lagun joan ziren, standa prestatzeko. Enpresak aginduta, prestaketa egunak grabatu zituzten pelikula egiteko gero.

Egun haietan Jesus Iraeta eta Cristina Alberdi Bartzelonara joan ziren eztei-bidaian, eta Saciako standa bisitatu zuten; horregatik pelikulan agertzen dira. Bueltan, Saciakoek kopia bat eman zieten, eta ordutik, pelikula hau Iraeta familiaren eskutan egon da.

2020. urtean Iker Iraetak topa zuen Kalebarreneko aittaittaren etxean. Zeukan interesarengatik, Bergarako Aitor Alberdik eta Jesús Mari Agirre eibartarrak zaharberritu eta Euskal Filmotekan digitalizatu zuten.


Bideoa zertan den

Bideoaren iraupena 8 minutu eta 54 segundutakoa da, eta bertan 6 atal bereiztu daitezke:

  • (0:00-3:42) Standaren muntaia
  • (3:42-4:28) Saciaren produktuak
  • (4:28-7:24) Saciakoak standa artatzen
  • (7:24-8:01) Bazkaloste (edo afaloste) alaia
  • (8:01-8:29) Batzuk etxera trenez...
  • (8:29-8:54) ...eta besteren bat abioiaz

Bideoan hainbat soraluzetar ezagutzen dira: Arturo Oregui (jerentea), Jose Maria Astiazarán (Bulego Teknikoaren burua), Zabaleta anaiak, Modesto Alberdi, Jesus Iraeta eta Cristina Alberdi...


Erreferentziak