Churruca de Soraluze y Churruca de Motrico (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Izenburua Churruca de Soraluze y Churruca de Motrico
Egilea/k Francisco de Borja Aguinagalde Olaizola
Aldizkaria Boletín de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País
Data 2013
Orriak
Hizkuntza gaztelaniaz
Irakurtzeko sakatu hemen


Laburpena

Egilea, Borja Aguinagalde, heraldikan, artxibategietan eta familia nobleetan aditua da. Egun (2019) Euskadiko Artxibategi Historikoaren zuzendaria da.

Artikuluan adierazten duenez, genealogia "klasikoan" bi akats nabarmen izan dira. Alde batetik, zuhaitzak erabili dira, oso linealak; eta bestetik, garaiko dokumentazioa ontzat hartu da, ezer dudatan jarri gabe... baina agiri gehienak kaparetasun espedienteak[1] ziren, kapare maila lortzeko gezurrez eta ahoberokeriaz beteta.

Egileak zera proposatzen du, alde batetik familia osoak aztertzea eta sareak marraztea (eta ez zuhaitzak); eta 'datuen arkeologia' egitea, hau da, datuekin arkeologoen metodoak erabili: kontrastatu, zalantzan jarri, alderatu, zuloak bete... Horregatik artikuluaren bigarren izenburua: Genealogi-arkeologia eta gizarte historiaren saiakera.

Eta adibide moduan Churruca familia hartzen du, gaur egun ezaguna izateaz gain Soraluzen bizi zelako, gero desagertu eta azkenean Mutrikun agertu.

Artikuluan Soraluzeko sareak lantzen ditu (1470-1600), Mutrikukoak aurretik landu zituelako beste artikulu batean.

XVI mendeko agirietan 125 Txurrukar heldu[2] agertzen dira Soraluzen. Larreategitarrak eta Iruretarrak kenduta, garaiko abizen ugariena Soraluzen.

Jatorrizko bi adar agertzen dira, Txurruka (Churruca de Suso) zein Txurrukazpi (Churruca de Yuso) baserrikoak. Bertakoak baserritar jabeak ziren, eta maiorazgoaz gaineko seme-alabak inguruko baserri aberatsenetara ezkontzen zituzten.

Kalean ere ez ziren Txurrukarrak falta: gehienak forjariak edo eskribauak ziren, baina ez zen falta zilargile, igeltsero, hargin, sarrailagile, merkatari... bakar batzuk oso aberatsak eta herriko agintariak izan zirenak.


Erreferentziak

  1. Expedientes de hidalguía.
  2. Hau da, umetan edo gaztetan hil zirenez gain.