Dolorosa irudia (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Dolorosa
Santa Maria la Real. Dolorosa 02 (Juan Carlos Astiazarán 2021).jpg
Estiloa Barroko-rokokoa
Mendea XVIII
Kokapena Santa Maria la Real eliza
Mota Eskultura


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Azalpena eta historia

Irudi hau Dolorosaren erretaula erdi erdian dago, garaiko kristal batek babestua. Erretaula hau Ebangelio aldean dago (hau da, ezkerrean), lehena. Aurre aurrean, elizaren bestekaldean, Nazareno erretaula du.

Dolorosa janzteko irudia da; hau da, burua eta eskuak besterik ez du, egurrezkoak. Gainontzekoa arropak estaltzen du.

Eskultorea Juan Pascual de Mena izan zen[1] eta, aurrean dagoen Nazareno irudiaren moduan, 1720 urte inguruan egingo zuen. Dolorosaz gain Juan Pascual de Menak San José irudi bat ere egin zuen Soraluzerako, Milagrosa kaperan egon zena. Zaharberritze geroztik (2007) Donostian omen dago.

Urtean zehar irudi hau behin bakarrik ateratzen zuten prozesioan, Bariku Santuan hain zuzen.


Erreferentziak

  1. Juan Pascual de Mena. Wikipedia (gaztelaniaz).