Euzko Izkillugiñen Alkar Langintza (eu)

From Sorapedia
(Redirected from EIAL (eu))
Jump to: navigation, search
Euzko Izkillugiñen Alkar Langintza. Iragarkia

Sorrera

Errepublika garaian (1931-1936) krisia oso handia izan zen eta langabezia asko hazi zen ofizio guztietan, tartean armagileen artean.

Egoerari aurre egiteko, 1.933 urtean Soraluze, Elgoibar eta Eibarko armagile (eskopetagile) batzuk, ELA-STV sindikatuko afiliatuek, Euzko Izkillugiñen Alkar Langintza (EIAL) sortu zuten.

Egoitza Eibarren zegoen, eta iragarkietan erabiltzen ziren argudioek argi erakusten zuten jatorria. Segururena Don Poli soraluzetarra ez zen urruti ibiliko.


Ibilera

Enpresa berria kooperatiba zen.

Garai bateko Soraluzeko Erret Lantegien sistema erabiltzen zuen. Kainoigileek kainoiak egiten zituzten, eta hauek biltegi zentralen abiltzen ziren. Gero, kainoiak eskopetagileen artean banatzen ziren.

Martxan egon zen urteetan mota guztietako milaka eskopeta egin zituzten.


Bukaera

Sindikatu abertzale bati lotua zenez, gerra sortu zenean egitasmoa zapuztu egin zen (1937).


Erreferentziak