Izarre baserria (eu)

From Sorapedia
(Redirected from Eizagirre baserria (eu))
Jump to: navigation, search
Izarre / Izagirre
Izarre baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
Izen formala Eizagirre
Bailara San Andres
Altuera 465 m
Hedadura 13 Ha
Kaletik 4,95 km


Bertako familia

Santamaria-Goiburutarrak


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Kokapena

(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

Loading map...


Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

Izagirre abizena oso hedatua dago. Soraluzekoek armarri hau erabili izan zuten: Orlegi (sinople) gainean urrezko dorrea, olatu urdin (azur) eta zilarrezkoen gainean, eta bi lehoi dorreari oratuta; dorreko lehiotik beso armatua agertzen da, zilarrezkoa, burnizko mailau eskuan duela.

1598ko izurriteak gogor jo zuen Izarre baserria, bederatzi biztanleetatik zazpi hil zituela. Bi lagun bakarrik geratu ziren baserrian, zaintzapean, beste inora joateko debekuarekin: Juan Ibáñez de Izaguirre, bertako jabeak, eta Ana Eizaguirre de Iraola arreba.

Sebastián de Jauregui herriko medikuaz kontratua egin zuten. ez bakarrik artatzeko, baizik eta jaten emateko ere. Bisitako 15 erreal koarto kobratuko zituen, botikez gain. Medikuak egunero bi aldiz joan behar zuen baserrira, janaria aurretik prest, gaixoei ahora jaten emateko. Guztira 51 aldiz joan omen zen, eta erabiliko botikek 56 erreal koarto balio zuten.

Neba-arrebak osatu ziren, baina handik gutxira hil ziren, Ana aurretik eta Juan gero. Fakturak kitatzeke zeuden oraindik, eta Sebastián de Jauregui medikuak auzia jarri zien bermatzaileei, Martín Ruiz de Aguirre bera eta Juan de Loyola armagilea (kutxagilea), eta azkenean irabazi ere.

Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

Aipatutako Juan Ibáñez de Izaguirre eta Ana Eizaguirre de Iraola neba-arrebak testamentua ere egin zuten. 1598ko abuztuan 4an Lucas de Iraola eskribauak testamentuak prestatu zizkien, eta Izarre baserriraino igo zen. Sinadura bertako ateetan egin zen, kanpokoak barrura sartzeko errezeloa zutelako. Hiru lekukok sinatu zuten testamentua, baina ez Juanek ezta Anak ere: eskribauak beraiengana hurbiltzeko beldurrez zelako.

Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

XVII mendearen erdialdean Joan Ibañez de Yzaguirre jaunak etxe hau oinordetzan jaso zuen. 1740 urte inguruan Martín de Lizarriturri e Izaguirre izan zen jabea. XIX mende hasieran José Antonio de Izaguirre bizi zen bertan.

Izaguirreko etxe berria, XVIII mendean inguruetan eraikia, Martín de Izaguirre-rena izan zen. Segururena gaur eguneko Izarre-etxetxo izango zen.

Silvestre Santa Maria, umezurtza, morroi sartu zen XIX. mende bukaeran Aseginolazan, eta urte batzuk beranduago Izarreko alaba ezagutu eta berarekin ezkondu zen. Orain baserrian baserrian bizi direnak haren ondorengoak dira. Baserria XX. mende hasieran erosi zioten Zumarragako nagusiari.

Pedro aitita eta bere anai Jose, korrika eta aizkora apostuetan ibili ziren gaztetan.

1999. urte inguruan ardi eta behi esnea saltzen zuten. Gaztagintzan ere jardun izan dute baina orain, lege berrien eraginez batez ere, etxerako eta eskakizun berezietarako bakarrik egiten dute gazta.

Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[3]:

IZARRE, San Andres bailarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
(IZAGUIRRE: cas. del valle de San Andrés, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. jurisd. de Placencia).


Erreferentziak

  1. Soraluzeko baserriak. (45. orrialdea)
  2. Soraluze. Monografía histórica. (243 orrialdea)
  3. Diccionario de Madoz. Bavierako Estatu Liburutegia (Die Bayerische Staatsbibliothek)