Eliza osteko karkaba (eu)

    Sorapediatik

    Kokapena

    Parrokiaren absidearen ezkerreko aldean zegoen, horma altu batez itxirik.

    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Parrokiaren absidearen ezkerreko aldean, horma altu batez itxirik, karkaba esaten zitzaion tokia zegoen (ikus 1.950 urteko planoa).

    Urtetan bere hartan egon zen, baina Soraluzen eskubaloiak indarra hartzen hasi zenean (1965tik aurrera), leku hura estali eta aldagelak ipini zituzten, dutxak eta guzti.

    2.010 urtean, parrokia eta ingurua zaharberritu zutenean, karkaba hau bota zuten eta Elizburu kalea zabaldu inguru honetan.

    Herriko beste karkabak

    Beste bi karkaba zeuden herrian.

    Bata Elizburuko karkaba, Kotxebidea eta Elizburu kaleen artekoa, gaur egun bi aldetatik itxirik dagoena.

    Eta bigarrena Erregetxeko karkaba, estalia, Erregetxearen aurrean, Goikokaletatik sarrera duena.


    Erreferentziak