Erlei erreka (eu)

    From Sorapedia
    (Redirected from Erlaegi erreka (eu))
    Erlei / Erlaegi
    Nagusia Deba ibaia
    Luzeera 1.080 m
    Aldapa % 26koa (390 m > 105 m)
    Eskumako adarrak Untzeta
    Ezkerreko adarrak Ez dauka
    Bailara Irure


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Ibai edo erreka baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

    Mapa kargatzen...


    Kontuak

    Erlei errekak (Herlaegi garai hartan) Soraluze hiribilduaren sorreran protagonisten bat izan zen. Izatez, 1343 hiri gutunean Alfonso XI erregeak zera agindu zuen, Soraluzeko eta Herlaibiako biztanleek bat egitea, Placencia de Soraluze hiribildua sortzeko[1][2]. Testuek erakusten dutenez, garai hartan Herlaibiako biztanleak sakabanatuago zeuden (Herlaibiako eremua - Campo de Herlaibia) Soraluzekoak baino.

    Herlaibia, izenak berak dioenez, (H)erlaegiko ibia da; hau da, Ardatz nagusia: Arabatik itsasertzera zetorren bideak Erlai erreka zeharkatzen zuen ingurua (gaur egun Atxuri eta Errekalde kaleak biltzen diren puntuan hain zuzen).

    Puntu horretan Aro Modernoan Herlaibiako zubia eraiki zuten, Errekaldeko zubia izenez ere ezagutua[3]. Gaur egun zubia errepidearen azpian dago, ikustezina.

    XIX mende bukaeran Erleiko udal zentrala sortu zuten, errekaren ondoan. 1970 hamarkadan, herriko sahiesbidea egiterakoan, bota egin zuten.

    Pixkat gorago sahiesbidea egiteko ateratako lurra bildu zuten, errekaren gainean.


    Erreferentziak

    1. Diccionario de Guvantes. Angel Casimiro de Guvantes (1802)
    2. Diccionario de Gorosabel. Pablo Gorosabel (1862)
    3. Ez da nahastu behar XX mende hasieran Maspe eta Atxuri lotzeko eraiki zuten Errekaldeko zubiarekin.