Erregetxeko karkaba (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search

Kokapena

Erregetxeko karkaba Etxaburueta azpian dago, Erregetxea izandakoaren parean.

Sarrera Goikokaletatik dauka. Gaur egun giltzaz itxita dago.

Loading map...


Argazkiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Historia

Karkaba honetatik Zabaleta erreka pasatzen da, hortik bere beste izena: Zabaleta errekako karkaba. Etxaburueta errota karkaba honen honetan egongo zen.

Garai batean aire zabalean zegoen, baina Erregetxea egin zenean (1.804-1.809) erreka estali zuten Erregetxe aurrean enparantza modukoa egiteko.

Gerra garaian herria frontean geratu zenez (1936-1937) karkaba hau babestokitzat erabili zen.


Herriko beste karkabak

Beste bi karkaba zeuden herrian.

Bata Elizburuko karkaba, Kotxebidea eta Elizburu kaleen artekoa, gaur egun bi aldetatik itxirik dagoena.

Eta bigarrena elizaren ostean, absidearen ezkerreko aldean.


Erreferentziak