Guenetxe baserria (eu)

    From Sorapedia
    Guenetxe
    Guenetxe baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Goenetxea
    Bailara San Andres
    Altuera 450 m
    Hedadura 18 Ha
    Kaletik 4,75 km


    Bertako familia

    Ez da inor bizi


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Izenak Etxe altuena esna nahi du. Juan Carlos de Guerra arrasatearraren arabera, Goenaga ere esan zitzaion etxeari, esanahi berekin.

    Armarria: urdin (azur) gainean, urrezko grifoa. Ertza jakelatu bikoitzaa, urre eta gorria (gules).

    1728. urtean Soraluzeko Udalak Manuel de Mendiola sindiko prokuradorea ahalbidetu zuen 850 dukateko auzia hasteko. Berme gisa, 25 jauntxok (eta gainontzeko biztanleek) beren ondasunak bahian eman zituzten; tartean Martin de Goyenechea zen, Goyenechea bere baserria hipotekatu zuela[3].

    1745. urtean Martín de Goenechea zen oraindik jabea, eta geroago Domingo Ignacio de Goenechea.

    1824. urtean Ygnacio María de Lascurain eta Maria Polonia de Goenechea ezkondu ziren. Tratua Guenetxe baserrian egin zuten, emaztegaiaren etxean, eta besteak beste bertan biziko zela ezarri zuten, aitarekin. Aita, Miguel de Guenechea, bertako maiorazgoa zen, eta Maria Polonia izendatu zuen oinordeko, alaba zaharrena zelako. Maiorazgo horretan ere Guenetxetxoa zegoen[4].

    Karmen eta Pepitaren birraitita XIX mende bukaeran Azkoititik Soraluzera etorri zen gurasoekin, artean umea zela. Zazpi anai eta arreba bat ziren, eta 4 anai Argentinara joan ziren. Errentero egon ziren, Karmen eta Pepitaren aitita-amamek XX mendearen hasieran Sesmari baserria erosi zioten arte.

    Goenetxe leiñu hontakoa zen Goenechea tenientea, Espainiako Independentzia gerrateko Chiclana eta Almonacid-eko borroketan erakutsitako ausardiagatik kondekoratu zutena.


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (44. orrialdea)
    2. Soraluze. Monografía histórica. (243 orrialdea)
    3. (Soraluzeko Udal Artxibategia. Eskritura Publikoen Erregistroa 1728/10/25).
    4. Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa, 1/3934-105