Herriko abestiak (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search

Soraluzeko abesti eta doinuak

Soraluzeko abesti eta doinuak multzoa osatzeko hiru irizpide erabili dira. Alde batetik, Soraluzen "betidanik" abestu direnak; gero, adituek Soraluzen jasotakoak; azkenik, Soraluzen sortu diren abesti eta doinuak.


Iturriak

Soraluzeko abesti eta doinu multzo hau biltzeko hainbat iturri erabili izan dira.

Iturri oparoena soraluzetarren memoria izan da.

Halan da be, Soraluzen bertan beste bi iturri antolatuagoak topa ditugu. Alde batetik, Eustaki Maiztegik, Txiket-ek, osatutako Ander Ezenarroren abesti bilduma. Eta bestetik Don Ascencio Gurruchaga funtsa.

Honetaz gain, Ramiro Larrañagaren Soraluze-Placencia de las Armas. Monografía histórica liburuan hainbat abesti agertzen dira, herrikoiak batzuk eta egile ezaguna dutenak besteak.

Azkenik, Interneten bidez Resurrección Maria Azkueren Cancionero Popular Vasco-n lau abesti agertu dira, Aita Donostiaren Euskel Eres-Sorta-n beste lau, beste bat Antonio Zavalaren Euskal Erromantzeak bilduman eta Madrilgo Liburutegi Nazionalean ere beste bat.


Jatorria

Hiru multzo daude. Gehienak Soraluzen sortuak edo egokituak izan dira. Hemen, betez ere, egile ezaguna dutenak sartzen dira.

Bigarren multzo batean abesti herrikoiak daude, Soraluzeko inguruan edota Euskal Herri osoan ezagunak. Ezin asmatu nun sortu diren eta nola zabaldu diren.

Azkenik, beste herri batetik "ekarritakoak" leudeke; hau da, etorkinek beraiekin ekarrita edota alboko herri batekoak pasata.


Aintzinatasuna

Abesti erdiak herrikoak izanik, zaila da noizkoak diren eta egilea asmatzea.

Jatorri eta egile ezaguna dutenen artean, zaharrena 1818koa da, Canción dedicada al Rey y a la Reyna N.S.Q.D.G., eta berriena XXI mendekoa, berrehun urte geroagokoa, Atxolin biribilketa.

Baina abesti gehienak bi momentuei erantzuten diete: gerra aurreko aratosteei batzuk, eta 1960-1980 tarteari besteak.


Egileak

Gehiago jakiteko, sakatu [[Musikagileak (eu)| hemen].

Arestian esan dugu moduan, gehienak herrikoiak dira; hau da, egile ezagunik gabekoak.

Hala ere, kasu batzuetan izenak ezagutzen ditugu: Ascensio Gurruchaga, Domentx Ucin, Ines Mari Maiztegi, Manuel Tapia, Juan Bautista Gisasola. Doinuaz gain, hitzak gehienetan beraienak dira, baina inoiz Anton Oregi, Policarpo Larrañaga eta Arianne Unamunorenak.

Aipamen berezia merezi du Ander Ezenarro-k, hamar bat abesti laga zituenak.


Hizkuntza

Abesti gehien gehienak (49tik 43) euskaraz daude. Baina, sasoi batean gipuzkeraren eragina alde batetik (esateko, Ander Ezenarro Irungoa zen) eta azken urteetan batuarena, Soraluzeko euskalkian daudenak ez dira asko.

Bakar batzuk gaztelaniaz daude, elebitan, latinez... Azkenik, ez dira ahaztu behar hitz gabeko doinu soilak.

Zotz egiteko kantetan bost euskarazkoak dira, bat gaztelaniaz dago, beste bat elebitan eta azkena, agian, frantzesez.


Gaiak

Espero denez, mota guztietako abesti eta doinuak bildu dira Soraluzen. Gehienak jaietakoak (kalejirakoak, aratostekok…) badira ere, beste tankerakoak ere jaso dira: umorekoak, ume kantak, erlijiosoak, kutsu politikoak…

Hona hemen sailkapen posible bat (abesti eta doinu batzuk bi edo hiru multzotan agertzen dira).

Kalejirak

  • Atxolin biribilketa
  • Aupa Soraluze!
  • Brasil eta Argentina
  • El que tenga una maleta
  • Nire Plazentziatxo
  • Plazentziako bandia
  • Plazentziatarrak esaten dotse
  • Santa Ageda (erromerian)
  • Santa Ageda abestia
  • Zezena dator arkupetik

Aratosteak

  • Aratoste hontako
  • Arraunlariak
  • Baserriko ezkontza
  • Beti asarre dago
  • De Francia venimos
  • Lisiberak
  • Pintoriak
  • Sorgiñak
  • Sorgiñena
  • Sudango Sultana
  • Zapatari ta andra-gizonak
  • Zapatariak

Umorezkoak

  • Aita San Migel Ixurretako
  • Amillatei ta Marixa
  • Ezkontza ostekoak
  • Nik baditut iru tatxa
  • Plazentzian antzinatik

Ume kantak

  • Aitxaitxa ta amama
  • Ama murgil
  • Atxia motxia
  • Juanito potxolo
  • Kukumixo abestia
  • Zotz egiteko kantak

Gabon kantak

  • Bi eta iru bider
  • Gabon gabonete
  • Iru errege datoz
  • Jesus yaio zan
  • Or goyan etxia
  • Peru ekarzazu

Erlijiosoak

  • Aleluia
  • Ezoziko Ama
  • Ezoziko Ama maiteari
  • San Roke goratzarre
  • Santa Ageda (erromerian)
  • Santa Ageda abestia
  • Zeruko erregiña

Politikoak

  • Canción al Rey y a la Reyna
  • Gure Karlos erregeaz
  • Hau da barregarria

Ereserkiak

  • Aupa Soraluze!
  • Canción al Rey y a la Reyna
  • Ezoziko Ama
  • Ezoziko Ama maiteari
  • Kukumixo abestia
  • Placencia tiene su entrada
  • Zeruko erregiña

Kanpotik ekarriak

  • Aita San Migel Ixurretako
  • Aratoste hontako
  • Asko lagunengandik
  • Etorri nintzanian
  • Iru errege datoz
  • Jesus yaio zan
  • Nik baditut iru tatxa
  • Peru ekarzazu


Erreferentziak