Hispaniae veteris et novae descriptio (eu)

    Sorapediatik
    Hispaniae veteris et novae descriptio
    Egilea Philipp Clüver
    Urtea 1624
    Hiria Leyden
    Tamaina 27 x 31 zm
    Hispaniae veteris et novae descriptio (Philipp Clüver 1624).jpg


    Mapa zertan den

    Philipp Clüver (1580-1622), Cluverius moduan ere ezagutua, aintzineko geografiaren lehen ikertzaileetakoa izan zen. Iturri literarioez gain, hainbat bidaia egin zituen oinez herri eta hiriak bertatik bertara ezagutzeko: Alemania, Ingalaterra, Eskozia, Frantzia...

    Mapa hau "Introductionis in Universam Geographiam" liburua agertu zen (1624-1629), Philipp Clüver hil eta gero agertu zena[1]. Liburua oso arrakastatsua izan zen, eta hainbat aldiz birrargitaratu zen: 1667, 1676, 1683, 1711, 1729... Mapare grabatzailea Petrus Berthius izan zitekeen.

    Mapan hainbat herri eta hiri agertzen dira, erromatar garaikoak eta modernoak, tipografiak bereizten dituela. Eta erromatar garaietatik datozenak bi izen dituzte. Honetaz gain, banaketa administratiboak erakusten ditu, bai erromatar garaikoa zein modernoa.


    Soraluzeko inguruak

    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluze ondo kokatuta dago, ikur handi batez, Deba ibaiaren eskumaldean.

    Euskal Herrian beste bost herri eta hiri agertzen dira ikur handiaz: Bilbao (Flaviobriga), Gasteiz (Victoria), Iruña (Pompeiopolis), Orreaga (Roncesvalles) eta Baiona.

    Gainontzekoak kokatzeko ikur txikiak erabiltzen dituzte: Bermeo (Parmeo), Tolosa, Donostia, Hondarribia, Donibane Lohitzune, Zangoza (Suelsa), Olite, Tutera eta Lizarra.


    Bitxikeriak

    Bi hiri erromatar agertzen dira Gasteizetik hegoaldera: Burgus Gastar eta Iusibbriga.

    Barduloak (Varduli) Bizkaia aldean agertzen dira, eta ez Gipuzkoan. Vascones, aldiz, Nafarroako ipar-ekialdean.


    Erreferentziak

    1. Beste batzuk esaten dutenez mapa hau 1616ean agertu omen zen, Amsterdam-en.