Keixetako Egiya Hegoaldea. I kanpaina (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Izenburua Keixetako Egiya Hegoaldea trikuharriaren indusketa arkeologikoa (Bergara). I kanpaina
Egilea/k Manu Ceberio
Aldizkaria Aranzadiana
Data 2014
Orriak 136-137
Hizkuntza euskaraz
Irakurtzeko sakatu hemen


Laburpena

XXI mende hasieran Soraluzek, Bergara eta Elgoibarrekin batera, Arbasoak egitasmoa abiatu zuen. Helburua Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa balioan jartzea da.

Artikuluak Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharrian 2.014 urtean egindako indusketak azaltzen ditu. Alde batetik, trikuharriaren erdia garbitu zuten eta, material arkeologikoaz gain (sukarri puntak eta zeramika puxkak) ehiztarien zabor ugari ere topa zuten. Gainera, tumuluaren harriak berrantolatuta daudela ikusi zuten, ehizarako postu moduan erabiltzeko segururena. Trikuharria osatzen zuten harlosak ere lekuz kanpo zeuden, 80eko hamarkadan trikuharria berreraikitzeko saiakera egin omen zuten eta.

Arkeologia lan guztiak bukatuta, egitura 3D eskaneatu zuten eta ortoargazkiak hartu.


Irudiak

(handiago ikusteko, sakatu gainean)


Erreferentziak