Kurutzekogaña (eu)

    From Sorapedia
    Kurutzekogaña
    Altuera 569 m
    Buzoia Ez
    Mendilerroa Sagar-errekako mendiak
    Bailara/ Herria Irure / Bergara
    Soraluzetik 1 ordu 30 m.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Mendi baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

    Mapa kargatzen...


    Azalpenak

    Kurutzekogaña Elgetako mendien ekialdeko muturrean dago, bertako azken tontorra da. Soraluze eta Bergara arteko mugan dago, eta Osintxu (123 m) zein Soraluze ((110 m) gainean dago.

    Tontorra ez da asko nabarmentzen, eta sastrakak eta landareek hartuta dago.

    Pixkat gorago, ekialdera, Krabeliñatx (607 m) dago.


    Igoera

    Soraluzetik (110 m) igotzeko Txurruken auzunetik Untzeta baserrietara (468 m) igo behar da. Handik ekialderutz pista bat hartu eta, Kurutzekogañaren albotik pasatuz, Krabelinatxerutz segi. Heldu baino lehen, atzera egin Kurutzekogaña tontorrera.

    Basalgotik (ordu bat eta 15 m) edota Bergaratik (2 ordu) ere igo daiteke.


    Kontuak

    Gerra garaian, 1936eko irailetik 1937ko apirila arte frontea Soraluze inguruan eratu zen. Krabeliñatx eta Kurutzekogaña fronte lerroan bertan egon ziren, eta lubakiak egin zituzten (Indalecio Ojanguren hainbat argazki hartu zituen). Oraindik ikus daitezke lubakien aztarnak.

    XX mende bukaeratik Maltzaga-Gasteiz autopista azpitik pasatzen da, horretarako zulatutako tunelengatik.


    Informazio osagarria

    Kurutzekogañari buruzko informazio gehiago Krabeliñatxi buruzko web gune hauetan topa daiteke:

    Eta bertatik pasatzen diren ibilbideak:

    • Krabelinaitz. www.mendikat.net (Javier Urrutia, gazteleraz).


    Erreferentziak