Kutzebakaar tumulua (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Kûtzebakaar
Kutzebakaar 01 (Gipuzkoako ondarea).jpg
Estiloa Historiaurrekoa
Mendea Neolito-Brontzea
Kokapena Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa
Mota Tumulua


Azalpena

Bergarako udalerrian dagoen trikuharria. Kutzebakaarko gainean, Irukurutzetatik 500 metrotara mendebalderantz. Itsas mailatik 882 metrotara dago. Irukurutzeta trikuharria 430 metro ekialde-iparekialderantz dago. Aitzpuruko Zabala trikuharria 180 metro hegoalderantz dago

Tumuluak 10 metrotako diametroa eta 80 zentimetrotako altuera ditu, oso nahasia. Erdian 3 metrotako diametroa eta 95 zentimetrotako sakonera dituen kraterra dauka. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.

Indusketan harri-kristal bat, fusil harria eta berunezko bala esferikoa aurkitu zituzten. Erdialdean bertako zoru harkaiztsuan landutako zuloa agertu zen, ardatz nagusiaren norabidea ekialde-mendebalde duena.


Ikuspegi orokorra (Jose)

Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Kokapena

(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

Loading map...


Historia

Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.

Trikuharriaren erdialdean haitzean zulatutako hobi bat identifikatu zuten. Hobi hau monumentuaren antzinako bortxaketa baten adierazgarri da.

Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen.


Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak

Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia liburuan jasotakoa:

Kokapena
Uztailak 5. Kûtzebakarrera igo ginen. Irukûtzetatik 200 metrotara dagoen tontorra da, mendebalde-hegomendebaldean. Bertan dagoen mugarriak, gurutzea buruan duenak, izena ematen dio.
Aipatu mugarriaren oso gertu trikuharri baten aztarnak daude, pagadi trinkoak eta garoak inguratuua eta estalia, 5. argazkian antzeman daitekeenez, ekialde-iparrekialdetik hartua.
Tamaina, osaketa eta indusketa
Tumuluaren gaur eguneko neurriak honako hauek dira: 14 metrotako diametroa eta 1,34 metrotako altuera erdigunean. Osatzen duten harri guztiak txikiak eta forma gabekoak dira. Trikuharriaren harlosak, izan balira, ez dira geratzen. Tumuluaren erdian zuloa zegoen, aurretik arakatuta izan diren antzeko beste monumentuen antzera.
Lubakia zabaldu genuen, betiko lez, baina ez genuen inolako aztarna arkeologikorik aurkitu. Tumuluaren azpian zulo oboideoa zegoen, haitzan landua, eta ardatz nagusia ekialde-mendebalde orientatua dagoena. Neurriak hauek dira: 1,52 metrotako luzera, 63 zentimetrotako zabalera eta 42 zentimetrotako sakonera.
Indusketa eta ateratako lurraren galbahetzea eguerdiko ordubata baino goizago bukatu genuen; berunezko bala borobila, fusil harria eta harri-kristal zatitxo okerra (gatzarri) topa genituen. Trikuharriari itzala ematen dioten zuhaitzen ondoan bazkaldu genuen eta gero Nâsiko goenara jaitsi ginen.


Erreferentziak