Loiola etxea (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Loiola etxea
Belasko
Loiola etxea. Kooperatiba.jpg
Estiloa
Mendea
Kokapena Kalebarren
Mota Arkitektura


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Kokapena

(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

Loading map...


Azalpena eta historia

Izenak lohi tokiaren etxea esan nahi omen du, batzuen arabera. Beste batzuk, berriz, buztingileen lantegi etxea dela diote.

Dena dela, etxe honetako ferroiak izan ziren lehenak, penintsula osoan, eskuzko su armak modu industrialean (seriean) egiten.

Loiolako Inazioaren sendikoek antzeko armarria erabili zuten, baina alderantziz. Azpeitikoak Oñaz-Loiola baziren, Soraluzekoak Loiola-Oñaz ziren: armarri zatitua, 1. zilarrezkoa, pertza batekin alboetan otso beltz (sable) banarekin; eta 2. urrezkoa, zazpi marra gorriekin (gules). Armarri hau etxaurrean dago.

Etxe honek jatorriari buruz hainbat teoria dago:

  1. 1321. irailak 19an Beotibar gudua izan zen, Euskal Herri osoan txit famatua. Bertan nabarmendu ziren Juan Pérez de Loyola eta Inés de Oñaz-en zazpi semeak. Hauetako batek, Juan izenekoak, Soraluzeko Loiola etxea sortu zuen, deta Alfontso XI erregeak lur sailak eman zizkion. Juan honek amaren abizena aitarenaren aurretik jarri zuen: Juan de Oñaz y Loyola. Ondorengo batek, Juan Loyola hau ere, XVI mendean Azpeitiko etxearen kaparetasuna eta jatorriaz ikerketa abiatu zuen, Gipuzkoako zaharrenetakoa eta nobleenetakoa zela demostratzeko.
  2. Alfontso XI erregeak Algeziras hartu zuenean, gipuzkoarrek parte hartu zuten Gipuzkoako merino zen Beltran de Guevararen agindupean. Laguntza eskertzeko, 1343eko urriak 15ean erregeak Soraluzeri hiribildua izendatu zuen, eta izena aldatu ere: Placencia. Honekin batera, Juan Pérez de Loyola eta Gil López de Oñaz-en beste anai bati (anaiak, nahiz eta abizen desberdinak izan!) lur sailak eman zizkion Soralzuen bertan, eta honek Loiola etxea sortu zuen. XV mende hasieran, hiru belaunaldi ostean, Domingo de Loyola bizi zen Soraluze, Maria de Unamunorekin ezkondua. Pedro bere semea María de Espillarekin ezkondu zen, eta Martin de Loyola izan zuten. Martin hau, Bergarara aldatu zen, Gracia de Iralarekin ezkondu zelako, eta orduan Placencia abizena hartu zuen, aitaren oroimenez.
  3. Inés de Loyola, Oñaz eta Loyolaren anderea, Juan Pérez senidearekin ezkondu zen. Abizenarekin akatsen bat omen dago, senide hori Juan Martínez de Oñaz omen zelako. Juan honek Enparaneko erroten agiria sinatu zuen, 1319ko maiatzak 6an, eta oste oñaztarrak gidatu zituen Balda jauregia eraso eta erre zutenekoan. Zazpi seme izan zituzten, horietako bat Juan Pérez de Loyola. Beste seme batek Soraluzeko Loiola etxea sortu zuen.

1738. urteko agiri batean agertzen dena: ...de la Casa y Güerta de Loiolahechea... otra casa al frente, sitas las dos en la calle de Calebarren... (Loiola etxeko etxea eta ortua... beste etxe bat aurrean, biak Kalebarrenean daudela...). Azken etxe hau bota zuten Plaza Barria egiterakoan.

XX mende hasieratik etxe honetan egon da Sociedad Cooperativa Placencia izenekoa. 1970. urtearen inguruan etxea bota eta berria egin zuten, hiru solairukoa. Armarria gorde eta berriro jarri zuten.


Erreferentziak