Loiola etxeko armarria (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Loiola etxeko armarria
Loiola etxea. Armarria (Juan Carlos Astiazarán 2020).jpg
Estiloa
Mendea
Kokapena Loiola etxea
Mota Armarria


Kokapena

(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

Loading map...


Azalpena eta historia

Soraluzeko Loiola etxean agertzen denez, Loiola-Oñaz armarria bitan zatituta dago, alde bakoitzean armarria dagoela. Ezkerrean Loiolatarrena: zilarrezkoa, pertza batekin alboetan otso beltz (sable) banarekin; eta eskuman oñaztarrena: urrezkoa, zazpi marra gorriekin (gules).

Azpeitiko adarrak armarri berbera zuen, baina Oñaz leinua zaharragoa izanik, izena eta ospea handitzearren ordena aldatu zuten: Oñaz ezkerrean eta Loiola eskubian. Aldaketa hauek Loiolako Inazioaren garaietan egin zuten. Gerora, josulagunek armarri hau aukeratu zuten beren ikastetxeetan erabiltzeko.

Loiola etxearen izena eta armarria kontutan harturik, Josulagunen ikastetxeetakoa oso antzekoa denez, eta Soraluzen jesuiten egoitza egon zela jakitun, inoiz Soraluzeko Loiola etxea jesuiten ikastetxea zela pentsatu izan da[1].

Kooperatibak eraikina bota eta berria egin zuenean, armarria gorde eta berriro jarri zuten.

(handiago ikusteko, gainean sakatu)


Erreferentziak