Mendizabaleko zubia (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Mendizabal (industrialdeko) zubia
Mendizabaleko zubia. Iparraldetik (Google 2018).png
Ibaia Deba
Urtea 1970 hamarkada
Mota Porlanezkoa
Luzeera 28 m
Zabalera 5,5 m
Altuera 4 m
Erabilera Ibilgailuak eta oinezkoak


Azalpen orokorrak

Zubi hau 1970 hamarkadan eraiki zuten, Mendizabal industrialdearekin batera.

Industrialderako bakarrik denez, eta trafiko handirik espero ez zutenez, zubia nahikoa estua da; ganorazko espaloirik ere ez du. Eusteko estribo bakarra du, erdian. Aldapa txikia ere badauka.

Hegoaldetik (Google 2018)

Kokapena

Loading map...


Mendizabaleko zubia ufalen neurgailu (J.C. Astiazarán 2019)

Kontuak

Deba ibaiatik nahikoa gertu dagoenez, eta Bergaratik etorrita ondo ikusten denez, ufalak daudenean neurgailu gisa erabiltzen da.

Saihesbidea egin eta gero, Soraluzeko hegoaldean bizi ziren hainbat legunek, eta herri osoa ez zeharkatzeko, Eibartik etortzerakoan saihesbidetik zetozen eta, berau bukatzerakoan, Mendizabaleko zubian sartu, muturrean buelta erdi hartu eta Txurrukenetik herrira sartzen ziren. Arriskutsua zen, baina...

Irukurutzetako biribilgunea egin eta gero, premia desagertu da... baina bada oraindik egiten duena.


Erreferentziak