Motxailadak (eu)

    From Sorapedia
    Izena/k Motxailadak / Barruka
    Tokia Kaleko edozein "frontoitan"
    Materiala Eskuz jolasteko pilota
    Adina 6 urtetik aurrera
    Partaideak 3 lagun edo gehiago


    Jolas hau kaleko edozein frontoitan jolasten zen: Labana, Errebote-frontoian, Maristen frontoian...

    Izen asko zituen: motxailadatan, barruka[1], fueraka...

    Frontoia


    Hasiera

    Partaide denak kantxan sartuta, pilota partida hasten zen. Bi alde izan beharrean, denak denen kontra aritzen ziren.

    Hasieran denak zeukaten "bizitza" bat (eta bakarra).


    Arauak

    Batek kale edo txarra egiten bazuen, kanpora irten behar zuen. Bi, hiru... bizitza bazituen, bat kentzen zitzaion eta jolasten segi zitekeen.

    Lehena kanpora, bigarrena kanpora... bakarra gelditu arte, irabazlea. Honek bizitza bat gehitzen zitzaien zeuzkatenei.

    Eta hurrengo tantoa hasten zen, denak kantxan bilduta atzera.


    Bukaera

    Ez zegoen bukaerarik, nahi arte jolasten zen.


    Taktikak

    Toki zailena pareta ondoa izanik, bizitza bat baino gehiago zuenak bertan jolastu behar zuen. Handik aldentzen bazen, Tantos a baztarra! oihukatzen zioten besteok.

    Pilotari motelenek, denbora gehiago irauteko, pilotatik urrun mantentzen ziren... baina lehenago edo geroago kale egiten zuten.

    Kale zeinek egin zuen inoiz dudatan bazen, biak aurrera egiten zuten (erdibana edo a medias). Baina tantu hartan bietako batek kale berriro egiterakoan biok kalera irten behar zuten.


    Erreferentziak

    1. Erderaz, a barrus.