Ondare txikia. Ateak (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Arregia jauregia, Gabolats 2 (I. Ojanguren)

Etxeetara sartzeko eta irtetzeko guneak dira eta, beraz, puntu ahulenak. Horregatik, garai batean egurrezko ate astunak izaten ziren, gauez barrutik trabatzen zirenak. Arrazoi berberagatik denak barrura zabaltzen dira, eta ez kanpora.

Ateak etxearen araberakoak izaten ziren. Etxe garrantzitsuenek, harrizkoak, ate handiak izaten zituzten harrizko ateburuaz. Behe mailako etxeetan, aldiz, ateak txikiagoak ziren eta, askotan, ateburua egurrezkoa izaten zuten.

XX mendean babes funtzio honek pisua galdu zuen, ateak gero eta arinagoak izanik. Baina aparteko garrantzia ematen zitzaion itxurari, etxearen maila adierazteko.


Geratzen diren atetzarrak

Etxe nagusieteko ateak handiak izaten ziren. Forma aldetik bi motakoak ziren: borobilak, uztaia harrizko dobelez eginda zutela, eta laukiak, harrizko ateburua zutenak.

Bakar batzuk besterik ez dira gorde Soraluzen: batzuetan etxea goitik behera berreraiki dutelako, besteetan ataria birmoldatu dutelako edo, azkenik, ate bera arinago eta gardenago batez ordeztu dutelako.

Arku borobileko hiru ate oso daude: Kalebarren 1, Gabolats 2 eta Atxuri 5. Gabolats 2koak (Arregia jauregia) badauka bitxikeri bat: arku berea ate berbera jarri zuten atzera... baina ia metro bat beherago, goiko aldean beiratea jarriz!

Ate laukiak, berriz, beste bost: Kalebarren 3 (bi orrikoa), Elizburu 3, Gabolats 16, Baltegieta 7 (Zupide jauregia) eta Errabal 13.


Ordezkatutako ateak

Gehiago dira atetzarrak ordezkatu dituzten atariak, arinago edota txikiago bat jarriz: Kalebarren 7, Santa Ana 1 (Udaletxea), Santa Ana 7, Etxaburueta 2, Gabolats 20 (kalean zein Altun errekaren parean), Baltegieta 6 (Intxaurdieta etxea), Baltegieta 22 (Mendikute jauregia), Atxuri 2, Atxuri 9, Errekalde 6... Aipamen berezia merezi du Errekalde 14ko ateak, ateburu itzela erakusten duela, garai batean atea gaur egungoa baino askoz zabalagoa izanaren aztarna.


Atetzarren aztarnak

Gehiago diren atetzarrak izanaren aztarnak geratzen direnak; hau da, harrizko hutsunea horman atetzarra falta delako.

Kasu gehienetan atea ordeztu dute, arinago edota txikiago bat jarriz: Kalebarren 7, Santa Ana 1 (Udaletxea), Santa Ana 7, Etxaburueta 2 (aurretik bi etxe ziren, bi ateak gordetzen direla), Gabolats 20 (kalean zein Altun errekaren parean), Baltegieta 6 (Intxaurdieta etxea), Baltegieta 22 (Mendikute jauregia), Atxuri 9...

Batzuetan atea kendu dute, baina atari moduan erabiltzen da oraindik: Santa Ana 9, Santa Ana 12 (Ormaetxea).

Besteetan, atea zena erakusleihoa bihurtu dute: Kalebarren 2 (Abadetxea), Kalebarren 9.

Eta, azkenik, inoiz atea kondenatu dute, harriz itxiz: Gabolats 2 (Arregia jauregia, sotoko atea), Atxuri 7.


XX mendeko ateak

XX mendean hasi ziren halako itxura dotorea ematen atarien ateei: Santa Ana 4, Errabal 7...

Errabal 8ko ateak aipamen berezia merezi du. Bi ziren, berdinak, atarikoa eta beheko lokalarena. Gerra ostean eraiki zuten etxea, arrazionalismo estilokoa, eta ate hauek estilo berekoak ziren. Gaur egun, atarikoa aldatu zuzenez, beheko solairuarena besterik ez da geratzen.

Eta beste bat aipatu beharrekoa Gabolats 34koa da, gerra ostean egindakoa hau ere. Hemen bi estilo nahasten dira: goiko aldean neobaskismoa agertzen da, bi ateak euskal estiloko irudiekin landuta daudela, eta ateen erdi aldean arrazionalista estiloko lehiatilak ditu.


Erreferentziak