Oreka Art. Victor Arrizabalaga 2022 (eu)

    Sorapediatik
    Iragarkia. Victor Arrizabalaga (2022)

    Hitzen txokoa erakusketa

    2022. urteko martxoan Oreka Art-ek[1] Victor Arriazabalagaren erakusketa hau antolatu zuen. Ohikoa duenez, erakusketa Gabolats 9-11eko aretoan zabaldu zuten, martxoak 4tik 30ra hain zuzen.

    Bertan ikus zitezkeen Arrizabalagak objektu artistiko bihurtu dituen liburuz eta letraz osatutako hainbat artelan[2].

    Egileak Jose Luis Borgesen aipamena aukeratu zuen bilduma aurkezteko:

    Zalantzarik gabe, gizartearen tresna ezberdinetatik, harrigarriena liburua da. Besteak bere gorputzaren luzapenak dira... Baina liburua beste zerbait da, memoriaren eta irudimenaren luzapena da.



    Victor Arrizabalaga

    Egilea

    Victor Arrizabalaga[3] Bizkaiko Mañaria herrian jaio zen, 1957an. Gaur egun Durangon bizi da.

    Artearekin interesatua, 1990ean Durangoko kanpoko eskultura museoaren bultzatzailea izan zen.

    2015.ean Arte Ederretako ikasketetan doktorea egin zuten, Euskal Herriko Unibersitatean.

    2016.ean Entre lo visible y lo invisible. El coleccionismo de arte en Bizkaia y Álava durante el siglo XX argitaratu zuen.


    Nire liburuak eskultura Plaza Barrian

    Erakusketarekin batera, eta Soraluzeko Udalarekin egindako hitzarmen bati esker, Oreka Ort-ek Victor Arrizabalagaren Nire liburuak eskultura erraldoia ezarri zuen Plaza Barrian[4].

    Eskulturak letrek osatutako palalelepipedo baten itxura du. Oinarriaren zabalera metro batekoa da, eta guztira lau metrotako altura du. Daukan tamainarengatik, eskultura bi pieza nagusik osatzen dute.

    Martxotik ekaina arte bertan mantentzeko asmoa dago.


    Erreferentziak

    1. Oreka Art Gallery & Consulting.
    2. Liburuak artelan bihurtzen ditut eta beste bizialdi bat ematen diet. Egoitz Unamuno (plaentxia.eus 2022/03/10).
    3. Victor Arrizabalaga. Web orria.
    4. Eskultura erraldoia plazan, Victor Arrizabalagaren 'Nire liburuak' erakusketaren lagin gisa. Egoitz Unamuno (Plaentxia.eus 2022/03/03).