Pinguinoak 433 (eu)

    Sorapediatik
    433 pinguinoa Portugaleten (Xavier Tomás 1978)

    433 seriea

    Tren hauek Espainiako trenbide zabaketako lehen automotoreak izan ziren[1].

    Trena bi kotxek osatzen zuten, bata traktorea eta atoan bestea (baina kabinaduna). Hasiera hasieratik ezizena jarri zieten: pinguinoak.

    Ez zuten denak batera eraiki, hiru alditan baizik. Lehen azpiseriea gerra aurrean eraiki zuten, 1934-1935 urteetan, Norte enpresarentzat. Handik gutxira Norte berak bigarren azpiseriea eskatu zuen Madril-Avila-Segovia lerroa elektrifikatu zutenerako, baina gerra etorri zen eta 1943-1945 urteetan Renfek jarri zuen martxan. Eta hirugarrena 12 urte geroago.


    Hirugarren azpiseriea[2]

    Hirugarren azpiseriea Miranda de Ebro-Bilbao lerroa elektrifikatu zenean egin zuten (1956-1957).

    SECN[3] enpresak 15 unitate eraiki zituen, denak 1.500 voltiotakoak. CAFek kutxak eta bogieak egin zituen, CENEMESAk motoreak eta neurri-aparatoak, SAPAk, EISAk eta ADASAk kontrol eta balazta sistemak eta Navalek azken muntaia.

    1956 urtean 11 unitate bukatu zituzten eta 1957an gainontzeko lauak.

    Azken unitateak 1991 arte erabili ziren Bizkaian, Bilbao-Portugalete-Triano trenbidean hain zuzen.


    433 pinguinoa (hirugarren azpiseriea)

    SAPAren ekarpena

    Gerra zibila hasi zenean, SAPAk 120 engranaje-joko zituen fabrikazioan, Madrid-Avila-Segovia trenbidearentzat; hau da, bigarren azpiseriarentzat. Gerra bukatu eta urteetara bukatu zuten trenbide honen elektrifikazioa, eta bigarren azpiseriea martxan jarri zuten.

    Hirugarren azpiseriean, gorago aipatu den moduan, SAPAk kontrol sistemak eta balazta sistemak eraikitzen hartu zuen parte.

    Beraz, SAPAk bi azpiserietan hartu zuen parte.


    Erreferentziak

    • RENFE: 301/338-339/378-379/393 "Pingüinos". Miquel Palou (M.A.F., Barcelona 1997).
    1. Trenbide metrikoan Ferrocarriles Vascongadosek 1927 urtean Ganz automotoreak eskatu zituen.
    2. SAPA Trayectoria histórica de una empresa (1935-1985). Vìctor Placencia Mendia (Andoaingo Udala 2012)
    3. Sociedad Española de Construcción Naval.