Placencia eraztuna (eu)

    Sorapediatik
    Placencia eraztuna
    Placencia eraztuna. Urre horia 35 bis.jpg
    Mota Bitxia
    Kokapena Internet (ocarat.com & ocarat.es)


    Azalpena

    Urrezko ezkon-eraztuna, gizon zein andrazkoarentzat.

    Diseinu klasikoa du, baina ertzetan miniborobiltxoak ditu. Barnealdea laua du.


    Ereduak eta aukerak

    Osagaia eta zabaleraren arabera, 2018 urtean hiru erreferentzi zeuden:

    • Urre horia (18 kilate), 2,5 mmtako zabalera duena (35320 erreferentzia).
    • Urre horia (18 kilate), 3,5 mmtako zabalera duena (35322 erreferentzia).
    • Urre zuria (18 kilate), 3,5 mmtako zabalera duena (35329 erreferentzia).

    (handitzeko, sakatu gainean)

    30 tamainetan eskaintzen da, hatzapar neurriaren arabera (06tik 35 zenbakira).

    Honetaz gain, barnealdean testuap grabatua idatz daiteke aukeran, bi tipografiaz: eskuzkoa edo Times script.


    Ocarat poltsa

    Saltzailea

    Ocarat enpresa Philippe Boiché-k sortu zuen, hiru diamante adituekin batera. Ekoizpen kate osoa kontrolatzen omen dute, harrien erauzketatik Belgikan landu arte.

    Philippe Boiché jaunak eskarmentu handia dauka Internet munduan: 1990 hamarkadan Grosbill elkartea sortu zuen kontsumo-elektronika sarean saltzeko, eta 2005 urtean Auchan Taldeari (Espainian Alcampo) saldu zion.

    Ocarat-ek Placencia eraztuna Internet bidez saltzen du, 62 herrietan:


    Egilea

    Frantziako Orest Taldea etxea, ezkon-eraztunen egilea[1].

    Orest etxea Altsaziako Erstein herrian dago. 1.995 urtean sortua, gaur egun Frantziako ezkon-eraztunen %40a baino gehiago ekoizten ditu eta 250 bat langile ditu. Zuzenean saltzeaz gain, hainbat enpresen bidez merkaturatzen ditu bere erantzunak.


    Erreferentziak

    1. Orest. Web orria.