Ramon de Gorosta (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Ramon Hemeterio Gorostiaga Asula
Ramon de Gorosta
Ramon de Gorosta. Argazkia.jpg
Jaio 1834/03/03
Hil 1889/08/20
Profila Armagilea
Josulaguna


Jaiotza

Ramón Hemeterio Gorostiaga Asula[1] Soraluzen jaio zen 1834eko martxoak hiruan, lehen karlistada puri-purian zegoela.

Familiakoak karlistak izanda, Martin Gorostiaga aita herritik alde eginda zegoen[2]. Ramon bataiatzera eraman zutenean, zubia gordetzen ari ziren soldadu liberalek ia ibaira bota zuten, baina azken momentuan bolondres karlistek salbatu zuten.


Soraluzen armagile

Hiru anai-arreba ziren, Maria Micalea, Ramon Hemeterio era Antonio Tiburcio.

Aita Martin oso makal itzuli omen zen gerratik. Horregatik Ramon, seme zaharrena zenez, etxeko arma lantegian hasi zen benarrean. Tailer hau herriko onenetarikoa zen, eta bertan egindako fusil, karabina eta pistolak Soraluzeko Erret Arma Fabriketara bidaltzen zituzten, aztertzeko.

Hamabi urte zituen eta ordurako eskola bertan behera utzita zeukan. Bertan limak, zulagailuak, laratroak... prestatzen zituen, eta, altzairugintzan ari zen baina armagintza lanbidean sakontzerik ere izan zuen: Jose Ignacio eta Baltasar de Ibarra anaiak ezagutu zituen, euron jabegopekoa zen armategi-tailerrera joatea adierazi ziotela. Lantegi honetan (herriko hoberenetariko bat) geroztik Plazentziako Armen Errege Lantegi ospetsuetara, bertan aztertu eta onartu zitzaten, igortzen ziren fusilak, karabinak eta pistolak lantzen ziren.

Esperientzia honetatik lana menperatzea eta eskulangile armagin gaztearen -eta zakarra ere- trebetasuna laster balioetsi zuten maisu bikain batzuk jaso zituen. Gorosta ziurgabetasun handiko lanbide-giroan bizi izan zen: armagintzak denbora zailak igarotzen zituen aldia zen, aldezpenerako estrategia-arrazoiengatik Estatua armagintzarako industria-jarduera Asturiaserantz urruntzen zebilena, gremioen desagerpena sustatuz, edo, are txarragoa dena -300 urtetan zehar baino gehiago koroari zerbitzua eskaini ondoren- Plazentziako Errege Lantegia bere zorira uzten zuena.


Kanpoan armagile

Lana aurkitzera behartuta -ordurako, jada gaixorik zegoen armagin baten seme nagusi bezala- Gorostak, 1858an, Jose de Tellería koronel-zuzendariak eskainitako Orbaitzetako munizio lantegian, 1860ra arte mantenduko zuen lanbidea izango zena onartu behar izan zuen.

Bertan sarrailagile baten ofizial bezala, moldeatzaile eta galdagile ofizioak barne hartzen zituen Soraluzekoaz erabat desberdina zen lan-kontzeptua izanik -gauza bat suzko armak egitea zen eta beste bat munizioa-, jardungo du, bere kanoien forjaketa eta armagintza ezagutzak erabat lagungarri izan zituelarik. Behin bere hitzarmena, 1860an, bete ondoren, Gorosta bere sorterrira itzuli zen, bertan hiru hilabete besterik ez emanaz.

Antonio anaia, herriko talde batek antolatutako azpikeri baten ondoren, Madriletn zegoen nagikerian; Ramon bertara joan zen eta, anaia aurkitu ondoren, etxera itzultzeko konbentzitu zuen. Madrilen zegoela, bertako Maestranzan lan egiteko aukera izan zuen, hileko 500 erreal-soldata irabaziz (armagin arrunten gainetik eta agian puntako maisu batek haina).

Aro honetan Maestranzak -XIX. mendean bost zeuden- eraikuntza- eta konponketa-jardunean aritzen ziren guneak ziren, guneotan muntaiak, gurdiak eta zerbitzurako tresnak konpontzeari ekinez; bere jatorria Errege Katolikoen garaikoa da, baina 1867an izaera hori galdu zuten, biltegirako gune eta Parke izatera bihurtuz. Egia esan, Penintsulan euskal industria aurrendari izan zen armagintza jardunerako olak baino arma-biltegiak ziren. Bertan izan zen, erregearen gudarosteko armak prestatzen zituen bitartean Gorostak bere bururakizunak benetan garatu zitueneko tokia.

Madrilen, gauza ez ziren armak (zaharrak izanagatik) erabilera handiko izatera bihurtuko zituen aplikazio bi asmatuko ditu: lehenengoz eta behin, erretserba-armamentu bezala erabilera asko izan zuten antzinako sistemadun karabinak perkusio-karabina izatera itzuliko zituen giltza bat asmatu zuen; gainera, iskiluaren muturrean baioneta gisa matxete bat ipintzea ahalbidetzen zuen giltza bat egin zuen, horretara suzko arma luze zaharrei erabilera bikoitza eransten zielarik. Izatez, Mauser armamendurako baioneta-aiztoa -XIX. mendearen azkenean Toledon eginez hasi zena- Gorostaren asmakizunean oinarritzen da; eta honek, beste inork baino arinago agian, baionetari eman ziezaiokeen ordura arteko erabilera bakarra era bikoitzean erabili zitekeenaren irudikapena du.


Josulaguna

1862ko abuztuan, bere amarengandik bizi guztian zehar gordeta izan zuen albiste bat eman zion -bere umetatiko asmoa zena- : Jesusen Lagundian sartzeko baimena eman ziona esatera zetorrena.

Lagundiak onartu eta Santa Mariako Portura nobiziatua egitera bildu zutenean, Gorosta erizain bikaina izatera iritsi zen. Ordutik aurrera berari egokitu zitzaion misiotik nekez aldendu zen: behartsuen zaintza, karitatez eta apaltasunez. XIX. Espainiako historia politiko zorigaiztokoa ere lagungarri izan zuen. Giza-karitatera erabat emanik, jesulagun bezala, hemeretzigarreneko iraultzek sortarazitako aurkako egoera eta hil zorian zeudenez arduratuz, jarrera moral eta gizatiar sakonez jardun zuen (aipagarria da, adibidez, Cadizen Serrano Jeneralaren iraultzan izan zuen jokabidea). Ramiro Larrañagak 1972.an argitaratutako biografiak Gorostak bere bizitza guztian zehar aldeztu zituen baloreen muina azaltzen du.

Egokia da, Gorostaren giza-dimentsioa balioesteko besterik ez bada bere azken paragrafoa aipatzea:

Esta es la vida ejemplar de Ramón de Gorosta, que nació de una estirpe de armeros…; que fabricó armas sin emplearlas jamás contra un semejante; que se vio envuelto en varias contiendas; y que, sin embargo, solamente esgrimió un arma que el mundo… no ha llegado a descubrir todavía: la caridad.

Gorosta biriketako minak[3] gaixotuta hil zen, 1889ko abuztuaren 20an, San Jeronimo murtziar-egoitzan. Guadalupeko auzoan lurperatua izan zen.


Ospea

Famatua eta estimatua omen zen herrian, ze Gorrotxategi bertsolariak jaietan jarritako bertso batek aipatzen du:

Plazentziara festak
abuztuan urbil
jende dana jaietan
dago trankil trankil
gora bera zezena
kalietan dabil
gaxo txar batek jota
gure Gorosta il


Liburuak

Ramon de Gorostari buruzko bi liburu idatzi dira:

Aurrekoarean ardatza Gorostaren bizitza erlijiosoa da. Ramiroren liburuan, berriz, Ramón-en langile urteak kontatzen ditu, Soraluzeko lan sistema eta giroa luze eta zabal azalduz.


Irudiak

(Handitzeko sakatu)


Erreferentziak

  1. Jatorrizko Gorostiagaren ordez, familiak aspaldi erabiltzen zuen Gorosta, eta berak ere halaxe egin zuen.
  2. Ramon Cabrera jeneral karlista ospetsuaren armazaina izan zen.
  3. Tuberkulosia.