Sabua zista (eu)

    From Sorapedia
    Sabua
    Sabua tumulua. Atxolinen ipar-mendebaldeko hegia 04 (Jose).jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea
    Kokapena Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa
    Mota Zista


    Azalpena

    Soraluzeko udalerrian dagoen zista. Atxolingo ipar-mendebaldeko hegalean dagoen zabalgune batean, gutxi gora-behera gailurretik 280 metro ipar-mendebalderantz, itsas mailatik 810 metrotara.

    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen hitzetan, tumuluak 12 metrotako diametroa eta 50 zentimetrotako altuera ditu, ganbara-harlosarik gabekoa da, bortxatua eta nahastua. Ez zen indusketarik egin.

    Aipatutako tokian 20 zentimetrotako tontortxoak zeuden. Horietako bat izan zitekeen, baina urteetan ez da zehazterik egon zeinetaz ari ziren.


    Atxolinen ipar mendebaldeko hegia (Jose)

    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    2019 urteko indusketak (Aranzadi 2019)

    Historia

    Sarrera nagusia: Sabua tumulua. Indusketak (eu)

    Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan, bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean. Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia liburuan ez dute inolako indusketarik aipatzen:

    Atxolin tontorratik 150 bat metrotara kokatua, ipar-iparmendebaldean. Harripiloa da, 12 metrotako diametroa eta 50 zentimetroko altura duena.
    Egoera, forma, etab. kontutan harturik, uste dugu historiaurreko monumentu baten hondakinak direla, hainbat arakatze eta bortxaketa jasan dituela.

    1997ko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten.

    Arbasoak egitasmoaren barruan, 2017 kanpainak tumuloa antzeman zuten Atxolinpean, bere garaian Aranzadik eta Barandiaranek aipatu zutena, baina gerora berriz identifikatu barik zegoena.

    2019 kanpainan lau tokitan egin zituzten indusketak: Agerreburu, Irukurutzeta, Frantsesbaso eta Sabua. Sabua indusi gabeko monumentua izanik, aztertu nahi zuten zein motakoa den (dolmena, tumulua, zista), noizkoa eta zer materialak kontserbatzen dituen. Eguraldi txarrarengatik indusketak eten behar izan zituzten.

    2020.ko kanpainan indusketak kameraren tamaina eta forma antzematea ahalbidetu zuten. Ateratako lur artean, berriz, ez zen materialik agertu.


    Erreferentziak