Sagar-errekako pasabidea (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Sagar-errekako pasabidea
Sagar-errekako pasabidea. Industrialdetik (Google 2018).png
Ibaia Deba
Urtea 1975
Mota Porlanezkoa
Luzeera (25 + 11) m
Zabalera 2 m
Altuera 6 m
Erabilera Oinezkoak


Azalpen orokorrak

Mendiola industrialdea eraiki ostean egin zuten.

Helburu bikoitza zuen. Alde batetik, Sagar-errekako biztanleei irisgarritasuna erraztu; eta bestetik, Ezozibidekoei bus geltokia gerturatu.

Pasabideak bi zati zituen. Industrialdetik hasita Deba ibaiaren gaineko zatiak 25 bat metro ditu, lau-lauak, eta bestealdean errepidea baino pare bat metro gorago geratzen da. Handik beste hiru bat metro igotzen ditu, eskilaraz, eta GI-627 errepidearen gainetik pasa. Azkenik, eskilarak berriro errepideko espaloiraino; 1985 urtean herriko saihesbidea egin zutenean azken eskilara hauek egokitu behar izan zituzten.

Pasabideak porlanezko bi habe luzez[1] eginda daude.

Gaur eguneko ikuspegitik irisgarritasun oso eskasa dute: estua da, eskilara asko ditu, eta oso pikuak gainera. Eskilaretan halako aldapa estuak dituzte, ume-orgatilen erroberarantzat omen… baina oinontzekoei traba egiten diete.

(Handiago ikusteko, sakatu gainean)


Kokapena

Loading map...


Etorkizuna

Irisgarritasun arazoak direla eta, behin Olabarrenako zubi berria egin eta gero, eraisteko asmoa dago.


Erreferentziak

  1. Habeak aurrefabrikatutakoak dira, eta 25 / 11 bat metro luze.