Santa Barbara irudia (eu)

    Sorapediatik
    Santa Barbara
    Santa Maria la Real parrokia. Santa Barbara irudia (Garikoitz Estornes Zubizarreta 1997).jpg
    Estiloa
    Mendea XX
    Kokapena Santa Maria la Real eliza
    Mota Eskultura


    Azalpena eta historia

    Aurretik ere Soraluzek bere omenezko kofradia izan zuen. 1746.eko urtarrilak 19an Gremioen Batzar Orokorra bildu zen eta, Manuel Echevarriak proposatuta, Santa Barbararen kofradia sortu zuten. Urteekin desagertu zen.

    Irudi hau izen bereko kaperan zegoen, Santa Barbara erretaulan bertan.

    SAPA (Sociedad Anónima Placencia de las Armas) enpresak irudia eta erretaula ordaindu zituen 1953 urtean, Santa Barbara artilleroen patroia dela eta.

    Bai erretaula zein irudia José Díaz Bueno eskultoreak egin zituen[1]. Hiru hilabete eman zituen erretaula lantzen, eta beste honenbeste erabili zituen irudiarekin.

    Eliza zaharberritzerakoan, erretaula eta irudia kendu zituzten.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Erreferentziak

    1. José Díaz Bueno (1895-1979). Madrilen jaioa, Donostian bizi eta hil zen. Bereak dira, besteak beste, Donostian dagoen Maria Cristina erreginaren irudia, eta Madrilgo Erretiro lorategiko Alfonso XIIrena.