Soldadito plantao (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Izena/k Soldadito plantao / soldadito plantado
Tokia Edozein
Materiala Ez da behar
Adina 6 urtetik aurrera
Partaideak 3 gutxienez


Harrapaketa anitza motako jolasen artean sinpleena da. Kolasteko esparrua edozeinnizan daiteke, baina oztopoak baditu (eskilarak, zutabeak, aldapak...) jolasa interesgarriagoa da.


Hasiera

Hasteko, harrapatzailea edo paga aukeratzen da, zotz egiteko kanta baten bidez,

Jokalari asko direnean, bi (edo hiru) harrapatzaile aukeratzen dira.


Arauak

Harrapatzaileak edo pagak beste inor ikutzea lortzen duenean, harrapatua geldi-geldi geratu behar da, lurrean iltzatuta, plantao. Hortik datorkio izena jolasari.

Libre dagoen inork harrapatua ikutzen badu, aske geratzen da.

Horregatik, pagaren lana gero eta zailago da: libre daudenak harrapatzeaz gain, harrapatutakoak zaindu behar ditu, inork ez askatzeko.


Bukaera

Behin jokalari guztiak harrapatuta, jolasa bukatzen da.

Berriro hasten bada, lehen harrapatua paga berria izango da.


Taktikak

Besteok errazago askatzeko, harrapatuak beso-zabalik jartzen ohi dira.


Erreferentziak