Soraluzeko arkitektura erlijiosoa: Parrokia (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Izenburua Soraluzeko arkitektura erlijiosoa: Parrokia-elizaren azterketa artistikoa
Egilea/k Ramon Leturiondo Altube
Aldizkaria Sorapedia webgunea
Data 2016/03/14
Orriak 15
Hizkuntza euskara
Irakurtzeko sakatu hemen


Laburpena

Soraluzeko Andre Maria Jasokundearen parrokia-eliza XVI. mendean hasi zen eraikitzen, eta atalez atal joan zen osatzen XVIII. mendera arte. Hori dela eta, gaurko elizak Moderno Aroan zehar jorratu ziren estilo desberdinak barnebiltzen ditu: gotiko gardun berantiarra, euskal gotikoa edo kolumnarioa, barrokoa eta neoklasiko; denak batasun estetiko ederrean.

Gaur egun ezagutzen dugun parrokia-eliza dagoen leku berean, ordea, beste eraikin erlijioso bat izan zen aurretik, eta horren aipamen zaharrenak XIII. mendearen hasierakoak dira; beraz, aglomerazio txikiren bat egongo zen, bertan, Soraluze hiribildu bezala sortu baino lehenago, 1343. urtean.

Zehaztasun horiek eta beste asko jaso ditu Ramon Leturiondo historialariak artikulu honetan, eta Soraluzeko parrokia-elizaren azterketa artistiko bikaina egin du. Artikulua zazpi ataletan egituratuta dago eta horietan, elizako elementu desberdinen eraikitze prozesuak azaltzen ditu, artelanen deskribapenak eginez eta ezaugarriak nabarmenduz.

Artikuluaren atalei dagokienez, 1.ak, testuinguru historikoa jasotzen du; 2.ak, lehenengo elizaren zantzuei buruzko datuak; 3.ak, gaur egun ezagutzen dugun elizaren hasiera, burualdea; 4.ak, nabe nagusia; eranskin barrokoen eraikitze prozesuak eta deskribapenak jasotzen ditu 5.ak: alboko kaperak, eliza-ataria, kanpandorrea eta korua; 6.ak, berriz, erretaula nagusia; eta azkenik, 7.ak, gaur eguneko Soraluzeko eliza.

Azpimarratzekoa da azter lan honen argitalpenak herriko ondarearen balioespenari egin dion mesedea, soraluzetarrok arbasoengandik jaso dugunaren balioaz jabetu, zabaldu eta ondorengoentzako gordetzeko gauza izan gaitezen.

Santa Maria la Real parrokia. Dorrea frontoitik. Akuarela zaharra.jpg
RL El artik.jpg
Eliza-atari 1.jpg
Erretaula.jpg