Soraluzeko danborrada zaharrak (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Soraluzeko danborrada zaharrak
Soraluzeko danborrada zaharrak. Azala.jpg
Egilea Nikolas Morillo / Iñaki Etxabe
Hizkuntza (ez dauka)
Urtea 2018
Argitaletxea youtube
Hiria Soraluze


Izenburu osoa

Soraluzeko danborrada zaharrak


Bideoa

Ikusteko gainean sakatu


Jatorria

1960 hamarkadaren bukaeran Allegro elkarteak Soraluzeko danborrada antolatzen hasi zen.

Donostiako danborradatik gauza batzuk hartu bazituzten ere (danborrak, kupelak, sukaldariak), beste jaietatik ere bazuen (banderaduna eta kantinerak, erregina eta damak gurdi gainean) eta Soraluzeko ikutuak ere: lau gremioetako langileak eta kainoia.

Hasierako urteetan hartutako argazki asko Iñaki Etxabek gorde zituen, bideo hau osatzeko erabili direnak.


Bideoa zertan den

Iñaki Etxabek emandako argazkiak erabiliz Nikolas Morillok bideoa osatu zuen. Soinu banda, berriz, Donostiako danborradarena jarri zion.

Argazkietan hasierako danborradaren osaketa ikus daiteke: banderaduna eta kantinerak, danborrak, kupelak, lau gremioak aurrean bere dantzaria dutela, kainoia eta SAPAko "txongilen gurdia", sukaldariak eta, bukatzeko, gurdia erregina eta damekin.

Iraupena: 19m 52 s.


Erreferentziak