Soraluzeren historia (eu)
Aurrehistoria
Soraluzen topatutako lehen aztarnak Neolito Arokoak dira.
Neolitoa Harri Aroaren azken aroa da. K.a. (Kristo aurreko[1]) 10000 eta 12000 urte inguruan sortu zen, eta 6.000 urte geroago Europan sartu zen, hegoaldetik. Euskal Herrira, berriz, K.a. 4500. urtean heldu zen, gutxi gora behera, eta beste 2000 urte iraun zuen.
Erromatarrak, berriz, K.a. lehen mendean heldu ziren Soraluze ingurura. Denbora tarte honetan, Soraluzeri dagokionez, hiru aro desberdin daitezke:
Erromatarrak eta Goi Erdi Aroa
Hurrengo milurtekoan Soraluze ez da inun aipatzen, agirien arabera historiatik at zegoen. Baina, hala ere, lau aro zehaztu daitezke:
- Erromatarren garaia
- Mende ilunak. Mundu baten gainbehera
- Mende ilunak. Goi Erdi Aroa
- Milurte berriko aldaketak
Behe Erdi Aroa: hiribildua egonkortzen
Milurte berriko iraultzarekin Soraluzeko ingurua, eta Soraluze bera, jendez betetzen hasten dira, hiribilduak sortuz lehen eta elkarrekin antolatzen gero:
- Hiribildu berrien garaia
- Markinako lurraldea
- Hiribilduaren sorrera
- Hiribilduaren lehen urteak
- Soraluze Gipuzkoan
- Soraluze eta Gipuzkoako foruak
Aro Modernoa: amagintzaren urte oparoak
Aro Modernoarekin batera armagintzak egundoko indarra hartu zuen Soraluzen, eta herriaren bizitza baldintzatu zuen, onerako kasu gehienetan:
- XV. mende oparoa
- Ekonomia gora XVI. mende hasieran
- Armagintzaren eraketa
- XVII. mendeko ahuldadea
- XVIII. mendeko hasiera gorabeheratsua
- XVIII. mendeko oparotasuna
Aro Garaikidea: gerratik gerrara
Soraluzen Aro Garaikidea Europako beste herrien batera hasi zen: Frantziako Iraultzarekin batera. Konbentzio Gerraren ostean, Espainiako Independentzia Gerra etorri zen, eta bi karlistadak gero. Borboien errestaurazio luzearen ondoren, errepublika, gerra eta frankismoa etorri ziren.
Gure garaia
1950. urtetik aurrera herria goitik behera aldatu zen, industrializazioa eta etorkineei esker. Baina 1970. hamarkadako krisiak gogor jo zuen, herriaren gainbehera ekarriz.
Gertakari nabarmenenak
Soraluzeren historian izandako gertakari nabarmenenak, mendeka sailkatuta:
- XV. mende arteko gertakariak
- XVI. mendeko gertakariak
- XVII. mendeko gertakariak
- XVIII. mendeko gertakariak
- XIX. mendeko gertakariak
- XX. mendeko gertakariak
- XXI. mendeko gertakariak
Erreferentziak
- ↑ Gaur egun, Oraingo Aroaren Aurreko esaten da.