Soroetako mugak (eu)

    From Sorapedia

    Soroetako mugak (terrazak) lurzoro aldapatsuetan egiten diren lubetak dira, zoruen higadura gutxitzeko.


    Contisuyu-terraces.jpg
    1024px-Mugarte11-2.jpg
    Hormak5.JPG


    Aldapetako maldak zeharkatzen dituzte, eta lurrari eusteko funtzioa daukate. Era berean, laborantzako lursailak osatzen eta bereizten dituzte.


    Mugarte4-mendos.JPG

    Gizakiak teknika desberdinak asmatu ditu lurra gordetzeko eta uraren higadura fenomenotik babesteko: landarez estaltzea, kanalak irekitzea edota landarez edo harriz egindako oztopoak eraikitzea. Azken teknika hori izan da, hain zuzen ere, Soraluzen ugarien erabili dena, eta horrela eraiki izan dira soroetako mugak gure herriko mendi maldetan, lurrari eutsiz eta lur-sailak sortuz

    Mugarte12.jpg


    Mugek soroak zeharkatzen dituzte, baina inoiz ez aldetik aldera, horrek ez bailuke utziko gorantz pasatzeko tarterik; horregatik , errenkadetan tartekatzen joaten dira, batetik bestera igotzeko zeharkako bidea irudikatuz eta soroetan gora igotzea erraztuz.


    Baserringuru6.jpg


    Eraikinen arteko distantzia, bestalde, aldaparen arabera kalkulatzen da, zenbat eta aldapa handiagoa, orduan eta txikiagoa da hormen arteko distantzia; horrek lagunduko digu ulertzen Soraluzeko mendi maldetan daukagun muga kopuruaren arrazoia.


    Hormak2.jpg