Tratado de molinología (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Tratado de molinología
Tratado de molinología. Azala.jpg
Egilea Antxon Aguirre Sorondo
Hizkuntza gazteleraz
Urtea 1988
Argitaletxea Eusko Ikaskuntza
Hiria Donostia


Izenburu osoa

Tratado de Molinología: Los molinos en Guipúzcoa

Errotagintza tratatua: errotak Gipuzkoan


Liburua zertan den

Urtero urtero José Miguel de Barandiaran fundazioak bekak eskaintzen zituen, eta 1983 urtekoa Antxon Aguirrek irabazi zuen, lan hau egiteko. Bost urte geroago, 1998an, Eusko Irakaskuntzak 841 orrialdeko liburu hau argitaratu zuen.

Liburuak bi zati nagusi ditu. Lehenak errota mota bakoitza aztertzen du: esku-errotak, odol-errotak, erreka-errotak, haize-errotak, ontzi-errotak, marea-errotak...

Bigarrenak, berriz, herriz herriko erroten berriak jasotzen ditu, Abalzisketatik Zumarragaraino.


Soraluzeri buruzkoak

(746-750 orrialdeak)

Egileak dioenez, Soraluze aintzindari eta eredugarri izan zen errekei etekina ateratzeko orduan: armak ekoizteko makinak mugitu behar zirenez (barrenatu, azikalatu, mailu eta martineteei eragin) errota asko sortu ziren herrian.

Liburuak hamabi erroten ezaugarriak jasotzen ditu: Osuma errota, Keixeta errota, Armendia errota, Agarrebolu, Beko errota, Iturburu errota, Igareta, Etxaburueta errota, Olabarrena, Iturbe zar, Goikola errota eta Errotabarri.

Soraluzeri dagokion zatia irakurtzeko sakatu hemen.


Erreferentziak